Arma Plaza Fundazioa

San Isidro Guadalupeko zelaian

Hondarribian, gaur egun, San Isidro eguneko jaia antzina izan zenaren isla zurbila da, ez baitu garai batean adina jende mugitzen, nahiz eta hirian festa bizia izaten jarraitzen duen eta jai giro berezia sortzen den.

San Isidro eguna Guadalupeko, Hondarribiko, landa-ingurunean ospatzeko tradizioa hiriko kultura-ondare immaterial aberatsaren beste elementu apal bat da eta hortan, nekazari-patroiaren omenez, bereziki bertako eta inguruko baserritarrek parte hartzen dute. 

Jarraian duzuen bideoan Hondarribian maiatzaren 15ean egiten den prozesioaren zati txiki bat ikusi ahal izango duzue eta noski, santuaren zein ospakizunaren inguruan ziur asko ezezagunak egingo zaizkizuen datuen berri izan nahi baduzue, hurrengo argitalpena irakurri besterik ez duzue:

pdf icono pequeo San Isidro Guadalupeko zelaian.

Mapa handitu