Arma Plaza Fundazioa

Etsaia zara... ? Ez etorri, etxean gaude eta.

Guadalupeko gotorlekua pandemiagatik ireki ondoren, oraingoan 245 Erresistentzia Gunean, hots, Hondarribiko Guadalupe inguruko bunkerretan, babesteko txanda da.

Berrogeita hamar bunker horiek 1945 eta 1946 urteen artean egin ziren, Pirinioen Defentsarako Erakundearen barruan, eta Hondarribiko udal-mugartean dauden guztien zati txiki bat baino ez dira.

036 ODP 245 guadalupe 15 ametralladora foto1 - WEB PRINCIPAL

Gotorleku hauetako asko, erabat estalita zeudenak, denborarekin begien bistan geratu dira, baina beste asko, oraindik, giza begiarentzat ezkutatuta daude. ARMA PLAZA Fundaziotik, Juan Antonio Sáezen laguntzarekin, hormigoi eta altzairuzko metro baten atzean ezkutatzen dena erakutsi nahi dizuegu.

Sekretua ezagutzera animatzen bazarete, jarrian duzuten estekan ezkutatzen den bisita birtuala egin besterik ez duzute: http://hondarribiaondarea.eus/virtualODP245/virtualODP245/odp245e.htm. Baina SEGURTASUN-OHAR bat egiten dizuegu:

EZ hurbildu bisita birtual honetan agertzen diren bunkerretara; izan ere, horietako asko jabetza pribatuan kokatuta daude, beste batzuek sarbide arriskutsuak dituzte, eta beste batzuk lokalizatzea zaila da, lurrez erdi estalita daudelako.

Mapa handitu