San Marko eguna. Erlijio eta sukaldaritza tradizioa
ARMA PLAZA Fundazioaren helburuetako bat Hondarribiko ondare material eta ez materiala ezagutzera ematea da. Horregatik, berri honen amaieran uzten dizuegun estekaren bidez San Marko eguna. Erlijio eta sukaldaritza tradizioa deitutako argitalpen digitala irakurtzera gonbita egiten dizuegu.
San Marko eguna. Erlijio eta sukaldaritza tradizioa dela, ez da soilik izenburua, egi handi bat ere bada. XVI. mendetik, jaiegun hau dela eta, Hondarribian prozesioak egiten zirela badakigu. Soroak bedeinkatzeko eta uztak babesteko, garaian hiru prozesio egiten ziren. Sukaldaritzaren aldetik, bestalde, opilaren tradizioa, ondare gastronomiko kulturala aberasten jarraitzen du eta desagertzetik urrun, handituz doa.
ARMA PLAZA Fundaziotik San Marko egun zoriontsua opa dizuegu... Eta on egin!