Arma Plaza Fundazioa

Gure ondarea ezagutzeko planez betetako uda.

Normaltasun berrira egokituz eta beharrezkoak diren osasun-neurri guztiak aplikatuz, ondare - bisita gidatuei berriro ekingo diogu.

Aukera ezberdinak daude: Hirigune Historikoa, Portu Auzoa, Parrokia eliza, Guadalupeko Gotorlekua eta Zure hiria ezagutu. Azken bisita hau, modu atsegin eta parte-hartzailean hondarribiarrek zein bisitariek hiria beste begi batzuekin ikusteko aukera da.

Fuerte Guadalupe 15 Reducida

Gainera, uda honetan hainbat berri ditugu. Gure ondarea modu autonomoan, edozein egun eta ordutan ezagutzeko bisitak proposatzen ditugu. Momentuz, bi jarduera prest ditugu: Selfie - abentura Hondarribian eta Ezetz aurkitu? Ideia gehiago lantzen jarraitzen dugu eta datorren astean beste bi ekimen aurkeztuko ditugu.

Proiektu berrien, erreserben, ordutegien, eta abarren berri izateko, gure webguneko ibilbideen atala eta sare sozialak kontsultatzea ez ahaztu.

Eta gogoan izan... 

Hondarribiko ondarea goza eta parteka dezagun!!

#HondarribiaPartekatu #HondarribiaEzagutu  #HondarribiaOndarea #ARMAPLAZA

Mapa handitu