Arma Plaza Fundazioa

ARMA PLAZA Fundazioa Euskaraldiarekin bat!

Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko Euskaraldia ariketa sozialaren barruan, ARMA PLAZA Fundazioa ARIGUNEA izango da aurtengoan.

Hondarribiko euskara guztion artean jorratzeko eta zabaltzeko helburuarekin eta bide batez, euskara aberastuz eta indartuz, Hondarribiko euskaran murgil zaitez! liburuxka prestatu dugu. Bertan, aktibitate ezberdinak daude, hala nola, hizki zopa, galdera sorta bat, hitz gurutzatuak eta abar. Ariketak familia artean egiteko pentsatuak daude, baina euskara ikasteak adinik ez du, beraz, guztiak parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. 

Folleto euskaraldia central

Euskaraldia irauten duen epe berdinean, azaroak 20tik abenduak 4ra, jarraian agertzen den estekan Hondarribiko euskaran murgil zaitez! liburuxka deskargatu ahal izango duzu edo paperean hartu nahi baduzu, ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunean, Portu Auzoko turismo bulegoan, Endanean, Udal Liburutegian, eta Sokoa eta Artzu liburu-dendetan eskuragarri izango duzu.

ARMA PLAZA Fundazioak erantzunak asmatzen dituzten pertsonen artean Margotu Hondarribia liburuaren 20 ale zozketatuko ditu. Liburuen zozketan parte hartu nahi duenak, abenduak 4a arte erantzun orria helarazi beharko du armaplaza@armaplaza.eus helbidera bidaliz edo ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunean utziz. 

 CUBIERTAcolorea web

Animatu eta parte hartu ezazue! Zuen erantzunak ikusteko irrikaz gaude! Eta ez ahaztu...

Goazen euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzera, goazen Hondarribian euskaraz hitz egitera!

 mailchimp web euskaraldia

 

 

EUSKARALDIA ARGAZKIA MAILCHIMP 2

 

 

 

 

 

 

Mapa handitu