Arma Plaza Fundazioa

55. Durangoko Azoka

Gaurtik hasita eta abenduak 8ra arte, Durangoko Azokaren 55. edizioa abian da. Azokak, Durangon presentzia izaten jarraituko du, baina osasun-alarmak ezarritako aforo eta mugikortasun murrizketak kontutan hartuta, produktuak on line dendan ere eskainiko ditu. Azokaren programazioa eta gainerako nobedadeak bere webgunean ikus ditzazkezue.

TUPADA 2

ARMA PLAZA Fundazioak, 2017tik egiten ari den bezala, edizio honetan ere parte hartuko du. Hondarribiko kultura-ondareari buruz azken urteotan argitaratu diren hamar argitalpen Azokako on line dendan ikusgai jarriko ditu, hala nola, Arrantzaleak, Kapen karta-jokoa, Hondarribiko Hatxeruak, Kortxo-kentzekoen Katalogoa, Guadalupeko gotorlekuaren argazki-albuma, Hondarribiko kanpandorrea eta abar. Liburu horiek ARMA PLAZAko dendan edo webgune honetako argitalpenak atalaren bidez ere eskuratu ditzazkezue. 

Mapa handitu