Arma Plaza Fundazioa

Irabazlea al zara?

 Euskaraldiaren ariketa soziala euskara zabaltzeko beste bide bat da, baina, nahiz eta hamabostaldia amaitu, euskara gurekin jarraitzen du, eguneroko taupada da. Beraz, aurtengo leloari eutsi iezaiozue eta euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiliko duzuela espero dugu.

Bigarren edizio honetan, ARMA PLAZA Fundazioa arigune irudi berriarekin bat egin zuen. Gure ekarpena Hondarribiko euskaran murgil zaitez! liburuxka izan zen. Paperean 200 ale argitaratu genituen eta parte hartu zenuten guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu, inprimatutako ale guztiak Euskaraldia amaitu baino lehen agortu ziren eta. Ariketak egin zenituzten guztietaik soilik hiruk erantzun orria beteta bueltatu zeniguten eta beraz, hiru horiek Margotu Hondarribia liburuaren irabazleak dira:

  • Eider Cartón 
  • Mailo Virto 
  • Aiala Aristizabal 

Eskerrik asko hiruei, ariketaren bat zaila izan arren, primeran egin zenuten! Zuen liburuak ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunean prest dituzue, nahi duzutenean haien bila joan zaitezkete. Eta noski, bertan zein webgune honetan nahi duzuen guztientzat euskarazko Hondarribiari buruzko argitalpen, joku etabar luze bat aurkituko duzue. Guztiak ongietorriak zarete!

Mapa handitu