Arma Plaza Fundazioa

Guadalupeko Gotorlekua. El internado: Las Cumbres.

Bihar, otsailak 19an, estreinatuko den telesailaren zati bat Guadalupeko Gotorlekuan grabatu zen. Ezkutatzen dituen sekretuak ezagutu eta telesaileko hainbat eszena non eta nola grabatu ziren jakin nahi baduzu, ARMA PLAZA Fundazioak antolatzen dituen bisita gidatuetan parte hartzera animatzen zaitugu.

 IMG-20200408-WA0006

 El internado: Las Cumbres telesaileko hainbat eszena non eta nola grabatu ziren eta gotorlekuak gordetzen dituen sekretuei buruzko bisita gidatua. 

  • Eguna: egunero. 
  • Ordua: zehazteke.
  • Iraupena: ordu bete gutxi gorabehera.
  • Prezioa: helduek 6 euro eta heldu batez lagunduta datozen 16 urte beherakoentzat doan.
  • Partaide kopurua: gutxienez 2 pertsona.
  • Eskaera egiteko bideak: info@armaplaza.eus posta elektronikoan edo 943 64 36 77 telefonoan. Bisita egin ahal izateko bisita eguna baino 24 ordu lehenago erreserba egitea nahitaezkoa da.

Gure erabilgarritasunaren arabera data eta ordutegi ezberdinetara moldatzen saiatzen gara, beraz, arestian adierazitako bisita eskaera egiteko bideetan informazio gehiago eskatu dezakezu. Webgune honetako ibilbideak atalean Hondarribian zehar eskaintzen ditugun bisita gidatu guztiei buruz informazioa aurkituko duzu.

Ohar garrantzitsua:

Gotorlekuan sartu ahal izateko maskararen eta oinetako itxien (zapatillak, mendirako botak edo antzekoak) erabilera derrigorrezkoa da. Sandaliak, takoidun oinetakoak edo txankletak guztiz debekatuak daude. Ezartzen diren osasun-neurrien arabera partaide kopurua aldatu daiteke. 

 

Mapa handitu