Arma Plaza Fundazioa

Hondarribiko ondare bizia ezagutzeko prest?

Ondareaz gozatzeko edozein momentua ona da eta  ARMA PLAZA Fundazioak, osasun-neurri guztiak aplikatuz, horixe bera bultzatu nahi du, Hondarribiko historia, ohitura eta ondare bizia kalera atera eta guztion eskura jarri nahi dugu. 

Hirigune Historikotik, Portu Auzotik zein Guadalupeko Gotorlekutik bisita gidatuak eskaintzen ditugu. Webgune honetako ibilbideak atalean ibilbide bakoitzaren xehetasun guztiak aurkituko dituzu eta bide batez aukeratutako ibilbidearen eskaera egin dezakezu, aldez aurretik erreserbatzea derrigorrezkoa da.

Bestalde, joan den udaran argitaratu genituen 4 liburuxkez gain, bi gehiago gehitu ditugu aurten: Parrokia eliza eta Guadalupeko Gotorlekuaren inguruan. Azkeneko hau 4 hizkuntzatan argitaratu da (euskara eta gazteleraz gain, frantsesez eta ingelesez ere) eta gotorlekuan eskaintzen diren bisita gidatuetan lagungarri moduan erabili daiteke euskarri hau.

principal berria noticia

Osasun-neurrien, gutxieneko eta gehieneko partaide kopuruaren, erreserben, ordutegien, eta abarren berri izateko, gure webguneko ibilbideen atala eta sare sozialak kontsultatzeaz ez ahaztu.

Gogoan izan...

Hondarribiko ondarea goza eta parteka dezagun!!


#HondarribiaPartekatu #HondarribiaEzagutu

#HondarribiaOndarea #ARMAPLAZA

 

Mapa handitu