Arma Plaza Fundazioa

Liburuaren nazioarteko eguna

Liburuaren eguna banner

Datorren apirilaren 23an LIBURUAREN ETA EGILE-ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA ospatuko da.

Oroitzapenezko data hori apirilaren 23an ospatzen da mundu osoan, munduko literaturari keinu sinboliko bat egin nahian. Izan ere, 1616 urteko egun horretan hil baitziren Cervantes, Shakespeare eta Inca Garcilaso de la Vega.


UNESCOk 1988az geroztik bultzatzen duen nazioarteko ospakizun honen helburu nagusia alde batetik irakurketa sustatzea da, bereziki biztanle gazteenen artean; baita gizateriaren aurrerapen sozial eta kulturala bultzatu dutenek egindako ekarpen handiak aintzat hartzea ere.


ARMA PLAZA Fundazioak, Hondarribiko ondare historiko eta kulturala ezagutarazteko helburu garbian, ospakizun horrekin bat egiteko aukera paregabea dela uste du. Beraz, ARMA PLAZAn Hondarribiko historiari, kulturari, arkitekturari, ohiturei, natur inguruneei eta gastronomiari buruz salgai dauden argitalpenetakoren bat eskuratu nahi duten pertsona guztiek, datorren ostiralean, apirilaren 23an, argitalpen horiek guztiak erosteko aukera izango dute, ohiko prezioan %10eko deskontua eginda.

 

IKUS KATALOGOA 

Saltokia: ARMA PLAZA kultura- eta turismo-informazio zentroa
Arma Plaza, 9 20280 Hondarribia (Gipuzkoa)
Tfnoa.: +34 943 64 36 77 – info@armaplaza.eus
Ordutegia: 10:00-19:00

 

Mapa handitu