Arma Plaza Fundazioa

Itsasoa, Ondarea eta Euskara, I. Enrike Lekuona Ikerketa beka

2021 - 04 - 23

2020. urtean, ARMA PLAZA Fundaziotik eta Hondarribiko Udalaren ekimenez, Enrike Lekuona Ikerketa Bekaren proiektua abiarazi genuen, urte askoan hiriko itsas ondarea berreskuratzen lan egin zuen itsas ingeniari eta ikertzaile hondarribiar honen omenez.

Euskarazko ikerketa sustatzea helburu duen beka iaz deitu zen eta gai nagusia Itsasoa izan zen. Guztira, 9 proiektu aurkeztu ziren, oso sortzaileak eta maila akademiko handikoak. Lehen deialdi honetako lan irabazlearen atzean Aritz Diez Oronoz eta Josu Narbarte Hernandez daude.

Enrike Lekuona Beka Deialdia 2021apirilak 23 7

Aritz Díez Oronoz arkitektoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Eskolako irakaslea da. Ondare arkitektonikoaren zaharberritzean eta ikerketan espezializatua. Bere ikerketa esparru nagusia Errenazimentu garaiko arkitektura militarra izan zen.

Josu Narbarte Hernandez Artearen Historian graduatua eta Arkeologian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Kultura-paisaiei eta gizakien eta ingurumenaren arteko harremanei buruzko ikerketa-ildo nagusiak garatu ditu.

Proiektu irabazleak Portuarrak, begirada historiko bat Hondarribiko itsas-komunitateari izenburua duBi egileek Magdalena kuboaren eta Arroka puntaren artean zegoen arrantzaleen auzoaren historiari buruz gutxi ikertu dela diote. Ondorioz komunitate honen aipamenak ere iturri historikoetan askoz urriagoak dira eta askoz zailagoa izan da haien hurbilketa historikoa egitea. Hain zuzen, ikerketa proiektu honen helburua, Hondarribiko portuarren historiari begirada berri bat eskainiz, hutsune hau betetzea da.

 

 

Mapa handitu