HONDARRIBIKO KULTUR ONDARE INMATERIALA: DONE PETRI, KARMENGO AMA ETA KUTXA EGUNA
Tradiziorik garrantzitsuenak Done Petri eguna -ekainaren 29a-, Karmengo Ama Birjinaren eguna -uztailaren 16a- eta Santiago Apostoluaren eguna dira.
Horietan guztietan, gutxienez XIV. mendetik aurrera martxan dagoen San Pedroko Itsas Gizonen Kofradiak garrantzi berezia du.
ARMA PLAZA Fundazioak, Hondarribian hainbesteko garrantzia duen ondare hori zabaltzeko asmoz, argitalpen bat plazaratu du hirian hain errotuak dauden jai-ekitaldi horien berri emateko.