Arma Plaza Fundazioa

GUADALUPE ETA BERE INGURUA ZEINU-HIZKUNTZAN HITZ EGITEN DIZUTE ORAIN - Ondarearen Europako Jardunaldiak 2021

 

Hondarribiko historia ezagutu ezazu entzumen ezgaitasuna duten pertsonei zuzendutako gidatutako bisita honen bidez, zeinu-hizkuntzako interprete batez lagunduta. Bertan, hiriko zaindaria den Guadalupeko Ama Birjinaren Santutegia, Guadalupeko gotorleku izugarria eta bere inguruak ere bisitatu ahal izango dira. Jaizkibel mendian kokatzen den Guadalupeko ingurura joan-etorria Tren Berdean egingo da, landa ingurune eder batean ibilbide atsegin bat egiteko aukera emanez.


Aktibitatearen data eta ordua: Urriak 3 / 10:30
Abiapuntua: Tren Berdearen geltokia. Javier Ugarte kalea
Bisitaren hizkuntza: Gaztelera/ Zeinu hizkuntza
Kontaktua: 943 64 46 23 /943 64 36 77/ info@armaplaza.eus
Prezioa: Doan. Aldez aurreko derrigorrezko izen ematea. Kopuru mugatuak

Animatu parte hartzera!

2021ko Ondarearen Europako Jardunaldien inguruko informazio gehiago

ARMA PLAZA Fundazioak antolatutako jarduera

 

Sin título

Mapa handitu