Arma Plaza Fundazioa

III. Hondarribia Ondareen Foroa

III. Hondarribia Ondareen Foroa 2015eko martxoak 9 eta 15 bitarte ospatuko da. Oraingo honetan ere ondare gastronomiko eta gortuaren inguruan lan egingo da Hondarribiako Udala, Hazi Fundazioa eta Hondarribiko Ostalaritza Elkartearekin elkarlanean.

Gotortutako ondarearen ardatzean Miami eta Cartagena de Indias-eko unibertsitateetako eta Figueras, Jaca, Iruña, Baiona eta Navarrenx-eko izen handiko adituak izango ditugu.

III. Hondarribia Foroaren programa

Ondare gastronomikoaren ardatzean Tsuruokako, Japonia, 3 sukaldari eta Unescoko Gastronomiako Hiri Sortzaile izateko aurkezpenean lagundu duen teknikari bat izango ditugu. Bilbo eta Granadako, Diseinuan eta Literaturan Hiri Sortzaileak hurrenez hurren, teknikariak ere etorriko dira beraien esperientzia azaltzeko.

III. Hondarribia Foro arloaren Gastronomia programa

Martxoak 12, 13 eta 14ean afari japoniarrak egingo dira Laia, Abarka eta Hotel Jaizkibel jatetxeetan eta martxoak 15 igandean Hiruzta upategia izango da foroari bukaera emateko aukeratutako tokia.

  

III. Hondarribia Ondareen Foroa

Mapa handitu