Arma Plaza Fundazioa

Guadalupeko gotorlekura bisitak udazken-neguan

Udazken-negu honetan Guadalupeko gotorlekura bisitak egiten jarraitzen dugu.

Bi bisita mota eskeintzen ditugu Guadalupeko gotorlekua ezagutzeko, lehenengoa 60 minutuko iraupena duena, gotorlekuko zati bat ezagutzeko aukera ematen duena, larunbatero 11:00etan egiten dugu.

Bigarren bisita mota, “Debekatutako lekuak” izenekoak 120 minutuko iraupena du gutxi gorabehera eta gotorlekuko leku gehienak ezagutarazten ditu historian doktoredun baten eskutik, bisita hau hilabeteko azkeneko larunbatetan egiten dugu 11:00etan. Bi bisitetarako aldez aurretik erreserba egitea beharrezkoa da.

Mapa handitu