Arma Plaza Fundazioa

Hondarribia sentitu

Sentir Hondarribia

 

" Hondarribia sentitu" proiektuaren helburua adimen ezgaitasuna duten pertsonei hiria aurkeztea da, eta hartarako, abiapuntua eta oinarria, haien antzemate-modu berezia izango da. Jarduera honetan parte hartzea oso esperientzia atsegina izan daiteke, eta bertan eragin eta erantzuna jaso ahal izango dituzte.

Gainera, mugikortasun urritua duten pertsonei egokitutako ibilbide polita eginez, hiria ezagutzen joango gara; bisitan zehar Hondarribia ikusi, entzun eta ukitu ahal izango dugu.

Programa honek bi zati berezitu ditu:

"Hondarribia sentitu" bisita gidatua

EIbilbidea arrantzaleen auzo alai eta koloretsuan hasten da. Handik arrantzaleen kai zaharrera abiatuko gara, eta gero itsasoaren ondotik paseoan ibiliko gara. Hirigune historikora igogailu panoramikoan igo aurretik, lorategi polit batean geratuko gara. Amaitzeko hiriaren alderdi harresiduna ezagutuko dugu, eta Carlos V.a Gaztelua bisitatuko dugu.

Bisita gidatuan zehar parte.hartzaileak hiria barneratzen joango dira, eta harekin batera arrantzaren mundua, baserriaren mundua, arrauna,...Hartarako ibilbidean argazkiak erakutsiko zaizkie, arrantzaleen nahiz arraunlarien grabazioak entzungo dituzte...eta zenbait objektu adierazgarri ukitu ahal izango dituzte (oskolak, hondarra, arrantza-sare bat). 

"Hondarribia sentitu" tailerra

Atsedenean, nahi izanez gero, tailer batean parte har daiteke ARMA PLAZA eraikinean; bertan modu kreatiboan ibilbidean ikusitakoa erreproduzituko dugu.

Tailerrak zati hauek ditu:

  • Hondarribiko maketa: maketa malgu baten bidez taldeak hiria "berreraiki" ahal izango du taldean.
  • Puzzleak : zenbait puzzle, zailtasun maila ezberdinekoak, arrantzaleen  auzoa osatzeko.
  • "Arrantzaleen etxea": parte-hartzaileek berek etxe bat egin ahal izango dute, bai eurek bakarrik, edo bai laguntzarekin, eta etxera eraman ahal izango dute oroigarri gisa.
  • Argazki/jatorriko jantziak: Ibilbidean zehar ezagutu ditugun pertsonek (arraunlariek, arrantzaleek, baserritarrek,...) erabiltzen dituzten jantziak ezagutuko ditugu. Parte-hartzaileek jantziak eta tresnak aukeratu eta argazkiak egin ahal izango dituzte, oroigarri gisa.

Iraupena

  • Bisita gidatua: ordu t'erdi gutxi gora behera
  • Tailerra: ordi bete gutxi gora behera

 

Hizkuntzak

Gaztelania, alemana eta ingelesa

Erreserbak

Informazio gehiago eta erreserbak armaplaza@armaplaza.eus posta elektronikoan edo 943 64 46 23 telefono zenbakian.

 

 

Mapa handitu