Arma Plaza Fundazioa

Tren berdea

Hirigunetik abiatuta, TREN BERDEAk hiria ezagutzeko aukera paregabea eta erosoa eskeintzen dizu. Bista panoramiko zoragarriak izango dituzu zure aurrean. Zatoz! Adin guztietako pertsonak ongi etorriak dira tren dibertigarri honetan!

 

Bi ibilbide ezberdin eskaintzen ditugu:

  • Hiria: Ibilbideak Higer lurmuturrera eramango zaitu eta Bidasoa bokaleko zein Ipar Euskal Herriko bista paregabeak ikusteaz gain, portu auzoko mugimendua eta XVI. mendeko harresien aztarnak erakutsiko dizkizu, gida batek, historiaren hainbat pasadizoren berri ematen dizun bitartean.
  • Guadalupeko gotorlekua: Oraingo honetan, bisita panoramiko zoragarriez gozatzeaz gain,Guadalupera iritsiko gara, non naturguneaz gozatu ahal izango dugun. Zure abentura Guadalupeko gotorlekuaren bisitarekin osatuko duzu!

Tren berdearen egutegia

Pertsona kopurua

56 gehienez

Abiapuntua

Javier Ugarte kalea

Iraupena

Hiriko ibilbide gidatua: ordu bete.

Guadalupeko Gotorlekura igoera: ordu bete.

Hizkuntzak

Euskara, gaztelania eta frantsesa

Prezioak:

4€ helduak

2€ 5-12 urtekoak

0€ 0-4 urtekoak

 

 

Informazio gehiago

 2019ko udaberriko bisitak

Mapa handitu