Arma Plaza Fundazioa

Selfie - abentura Hondarribian.

ARMA PLAZA Fundaziotik Hirigune Historikoko sei txokoetatik ibilbide labur bat prestatu dizuegu. Leku bakoitzean argazki on bat ateratzeko non kokatu beharko zinateketen proposatzen dizuegu. Horrela, ateratzen duzuen argazkiaren bidez, hiriaren eta haren historiaren oroitzapena senideekin eta lagunekin partekatu ahal izango duzue. Eta, nahi baduzue, gurekin ere sare sozialetan partekatu dezakezue. 

Goazen Hondarribia partekatzera!

#Hondarribiapartekatu #ARMAPLAZAudara #selfieHondarribia #selfieabentura

mapa selfie

Jarduera honi Selfie - abentura Hondarribian deitu diogu. Argazkiak ateratzearen erantzukizuna zuen eskuetan uzten dugu, noski, baina ibilbide honekin nahi duzuen erritmora joateko eta hiriaren mami diren zenbait lekuetatik ezer ez galtzeko aukera ematen dizuegu.

Idatzi honen amaieran, inprimatu edo zuen gailu elektronikoan deskargatu dezakezuen PDF fitxategi bat aurkituko duzue. ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunetik joaten bazarete, paperean ere aurkituko duzue.

Selfie - abenturaren ibilbidea eskura duzuenean honakoa aurkituko duzue: toki bakoitzeko informazio orokorra duen testu laburra, selfierik onena non atera dezakezuen adierazten duen atala, txoko bakoitzaren bitxikeriaren bat eta ilustrazioren bat. Horixe besterik ez duzue behar une on bat igarotzeko! Eta sakelako telefonoa, noski!

Ibilbidea, zenbakituta egon arren, erabat librea da, nahi duzuen lekutik has zaitezkete.

pdf icono pequeo Selfie - abentura Hondarribian. 

Zuen selfieak ikusteko irrikaz gaude! Gu etiketatzeaz ez ahaztu!

#Hondarribiapartekatu #ARMAPLAZAudara #selfieHondarribia #selfieabentura

Harremanetarako 

Helbide elektronikoa: info@armaplaza.eus 

Bulegoko telefono zenbakia: 943 64 46 23 / 943 64 36 77

Astelehenetik ostiralera hurrengo ordutegian:

Goizeko 8:00etatik arratsaldeko 16:00ak arte.

Astebukaera eta jai egunetan hurrengo ordutegian:

Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 14:00ak arte.

Aurrez aurreko arretarako:

ARMA PLAZA, Kultur eta Turismo Informazio gunea (Arma Plaza, 9), 20.280 HONDARRIBIA.

Ordutegia hurrengoa da:

Urtarrila - Martxoa

Astelehenetik larunbatera: 10:00 - 18:00

Igandea: 10:00 - 14:00

Apirila - Ekaina

Astelehenetik larunbatera: 10.00 - 19:00Igandea: 10.00 - 14:00

Uztaila - Irailak 14

Egunero: 09:30 - 19:30

Irailak 15 - Urria

Astelehenetik larunbatera: 10:00 - 19:00

Igandea: 10:00 - 14:00

Azaroa - Abendua

Astelehenetik larunbatera: 10:00 - 18:00

Igandea: 10:00 - 14:00

Iraupena

60 minutu, gutxi gorabehera.

Hizkuntzak

Euskara eta gaztelania.

Informazio gehigarria

Ibilbidea Hirigune Historikotik doa eta, beraz, kale batzuk aldapatsuak direla, galtzada-harriak dituztela eta zenbait tokitan eskailerak daudela kontuan izan behar da.

Arma Plaza Kultur eta Turismo Informazio Gunean, 0,50 zentimoko balio sinbolikoan, paperean eros dezakezu.

Mapa handitu