Arma Plaza Fundazioa

Ezetz aurkitu?

Hondarribiarra edo eskualdekoa bazara, edo agian ez bata ez bestea, interes handikoak diren hiriko bitxikeria asko ez dituzula ezagutuko ziur asko gaude. Baina, itxoin ezazue....

Beharbada, oker gaude eta Hondarribiari buruz dena dakizue, gu geu baino gehiago!

Hala bada, frogatu egin beharko duzue, ezta?

Hasteko prest??

mapa ezetz aurkitu

Jarraian, dinamika zertan datzan azalduko dizuegu:

1.- Idatzi honen amaieran, Ezetz aurkitu? deitzen den PDF dokumentua deskargatzeko aukera duzue. Inprimatu edo zuen mugikorrean zein normalean erabiltzen duzuen gailu elektronikoan ere begi bistan eduki dezakezue. Bestalde, ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunetik pasatzen bazarete, hor ere paper formatuan eskuratu dezakezue.

2.- Behin zuen esku artean duzuela, Hondarribiko Hirigune Historikoaren mapa eta bertan zenbait puntu markatuta ikusiko dituzue. Puntuak zenbakituak daude baina ez duzue derrigorrez ordena hori jarraitu behar, edozein lekutik hasi zaitezkete. Beraz, nahi dituzuen saltoak eginez zuen ibilbidea egin dezakezue.

3.-Zeren bila ari zareten jakiteko, puntu bakoitzarentzat testu motza eta pare bat argazki dituzue. Bertan, elementu zehatz baten nondik norako bitxitasunen berri izango duzue. Noski, zerbait aurkitzen ez baduzue, ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio guneko langileek laguntzeko prest egongo dira eta bulegoa itxita egonez gero, info@armaplaza.eus helbide elektronikora idatzi dezakezue edota hurrengo telefono zenbakietara deitu dezakezue, 943.64.46.23 edo 943.64.36.77.

Gure aldetik dena argi, eta zuek? Erronkarako prest?

pdf icono pequeo Ezetz aurkitu?

Harremanetarako

Helbide elektronikoa: info@armaplaza.eus 

Bulegoko telefono zenbakia: 943 64 46 23 / 943 64 36 77

Astelehenetik ostiralera hurrengo ordutegian: 

Goizeko 8:00etatik arratsaldeko 16:00ak arte. 

Astebukaera eta jai egunetan hurrengo ordutegian: 

Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 14:00ak arte.

Aurrez aurreko arretarako:

ARMA PLAZA, Kultur eta Turismo Informazio gunea (Arma Plaza, 9), 20.280 HONDARRIBIA.

Ordutegia hurrengoa da: 

Urtarrila - Martxoa

Astelehenetik larunbatera: 10:00 - 18:00

Igandea: 10:00 - 14:00

Apirila - Ekaina

Astelehenetik larunbatera: 10.00 - 19:00Igandea: 10.00 - 14:00

Uztaila - Irailak 14

Egunero: 09:30 - 19:30

Irailak 15 - Urria

Astelehenetik larunbatera: 10:00 - 19:00

Igandea: 10:00 - 14:00

Azaroa - Abendua

Astelehenetik larunbatera: 10:00 - 18:00

Igandea: 10:00 - 14:00

Iraupena

60 - 90 minutu, gutxi gorabehera.

Hizkuntzak

Euskara eta gaztelania. 

Informazio gehigarria

Ibilbidea Hirigune Historikotik doa eta, beraz, kale batzuk aldapatsuak direla, galtzada-harriak dituztela eta zenbait tokitan eskailerak daudela kontuan izan behar da.

Arma Plaza Kultur eta Turismo Informazio Gunean, 0,50 zentimoko balio sinbolikoan, paperean eros dezakezu.

Mapa handitu