Arma Plaza Fundazioa

Hirigune Historikoa eta Portu auzoa

Hondarribia Kantauri itsasoaren ertzean arnasten duen hiria da, horregatik, hainbat alderditan, bere jardueren artean arrantza nabarmentzen da. ARMA PLAZA Fundazioan, ibilbide labur honen bidez, gizartean duen garrantzia azpimarratu nahi dugu.

la-marina

Beraz, besteak beste, Hondarribian uztailaren 25ean zer ospatzen den edo txikitua zer den jakin nahi baduzue Portu Auzoan zehar doan bisita honetan parte hartzera animatzen zaitugu. 

Bisita gidatuen egutegia 

Eskaintzen ditugun gainerako bisiten ordutegiak web gune honetako ibilbideak atalean kontsulta itzazu.

Taldeentzako neurrira prestatutako bisitak ere egiten ditugu euskeraz, gazteleraz, frantsez edo ingelesez. Aldez aurretik erreserba egitea ezinbestekoa da. Informazio gehiago info@armaplaza.eus edo 943.64.46.23. eta 943.64.36.77. telefono zenbakietan.

 

Erreserbak

Bisita eguna baino 24 ordu lehenago eskaera egitea ezinbestekoa da.

Eskaera egiteko bide ezberdinak honakoak dira:

Posta elektronikoaren bidez: info@armaplaza.eus

Telefonoz:

        943 64 46 23, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 15:30era.

        943 64 36 77, astelehenetik larunbatera 10:00etatik 19:00etara.    

 Igandeetan 10:00etatik 14:00etara                                        

"Zure eskaera egin" – beherago aurkituko duzun eskaera formularioa betez.

Behin eskaera eginda, konfirmazioa jaso behar duzu.

Bisita eguna baino 48 ordu lehenago bisitetan aldaketak egon daitezke, aldez aurretik abisatuko da.

Covid-19 protokoloa

Normaltasun berrira egokituz eta beharrezkoak diren osasun-neurri guztiak aplikatuz, bisita gidatuetan zehar betabeharreko protokoloa atxikitzen dugu:

Covid-19 protokoloa bisitak

Partaideak

Gehienez 20 pertsona.

Ordutegiak 

Egunero:

11:30ean gazteleraz

16:30ean gazteleraz (Irailaren 19tik aurrera ez da igande arratsaldetan egingo)

16 urte beherakoentzat dohainik, helduak 6 €. Ordu eta erdiko iraupena.

Euskeraz, frantsesez, ingelesez edo ordutegi horretatik kanpo bisita egin nahi izanez gero, eskaera egiteko dituzun bide ezberdinetan informazioa eskatu dezakezu eta egokitzen saiatuko gara.

Irteera-gunea

ARMA PLAZA, Kultur eta Turismo Informazioa
Arma Plaza, 9
20.280 HONDARRIBIA

 

Mapa handitu