Arma Plaza Fundazioa

Guadalupeko gotorlekua

Guadalupeko gotorlekua Euskal Herriko babeserako eraikin garaikide ederrenetako bat da. Gotorlekua Jaizkibel mendian dago, Guadalupe santutegiaren ondoan.

Eraikina 1900 urtekoa da. Behin Hirugarren Gerra Karlista amaituta, Oiartzuneko trintxeradun eremua eraikitzea proiektatu zuten: 8 gotorleku zenbait gailurretan kokatuak, elkarri babesa ematen ziotenak. Proiektu hartatik 3 bakarrik eraiki ziren, Guadalupe Ama Birjinaren Gotorlekua (hiruetan handiena), eta San Markos eta Txoritokieta Gotorlekuak (Errenterian).

Gaur egun zaintza etxeetan erakusketa dago, aldi baterakoa, Guadalupeko Gotorlekua eta Jaizkibeleko ondare geologiko eta naturalak azaltzen dituena; erakusketarako sarrera irekia eta dohainik da, bisita gidatuak izaten diren ordutegiaren barruan.

Guadalupeko Gotorlekua Udalak erosi zuen, 1989an, eta 1994 urtean Kultur Ondarea izendapena eman zitzaion, Monumentu Multzo kategoriarekin.

Bisita gidatua: Gotorlekua ezagutu

Bisita gutxi gorabehera bi ordukoa da, eta Euskal Autonomi Erkidegoko Gotorleku garaikide handieneko alderdi gehienak bisitatzen dira (gotorlekua 69 kanoitarako aurreikusia zegoen); hala lubanarroa, barruan dituen bi kuartelak, ofizialen pabiloiak, biltegiak eta muniziorako ordezkoak, eremuak elkartzeko atzeko ateak, lubanarroa babesteko bateriak, kasamatadun bateriak (eraikinen barruan) eta aire zabalekoak, patioak, gezileihodun galeriak, etab. ezagutuko dira.

Bisita gidatuak aldi baterako bertan behera gelditzen dira.

Coronavirus (Covid 19) delakoaren ondorioz gertatzen ari den ezohiko egoera dela eta, eta azken osasun gomendioei jarraituz, bisita gidatuak aldi baterako bertan behera geratzen dira.

Gurekin harremanetan jartzeko telefono zenbaki hauetara - 943.64.36.77 eta 943.64.46.23- deitu dezakezute edo posta elektroniko bat bidali hurrengo helbide elektronikora web@armaplaza.eus. Apiriletik ekainera gure ordutegia hurrengoa da: astelehenetik larunbatera 10.00 – 19.00 eta igandeetan 10.00 – 14.00.

Web orri honetan bertan - www.armaplaza.eus- aldizka argitaratzen dugun eduki digitalaren bidez, gure ondare kulturalaren informazioa eskuratu ahal izango duzute.

Bisita gidatuen egutegia

 

 

Urtarrila - Ekaina 2020

Eguna: Igandea (Bisiten egutegia begiratu)

Ordutegia: 11:00etan

Bisita mota: Gotorlekua ezagutu.

Prezioa: 10€ (eskudiruz egunean bertan) (16 urte beherakoentzat doan).

Ordainketa modua: gidariari eskudiruz egunean bertan

Iraupena: 120 minutu gutxi gorabehera.

Hizkuntza: Gaztelera.  

 

Aholkuak

Gotorlekuko bisitarentzat oinetako gogorrak eramatea gomendatzen da (zapatillak edo mendirako botak). Ezin da Gotorlekura sartu sandalia, txankleta edo takoidun oinetakoekin. 

 

Aldez aurreko erreserbak

Aldez aurreko erreserba egiteko modu ezberdinak daude:

Astelehenetik ostiralera:

Internet bidez: armaplaza@armaplaza.eus.

Telefono bidez: 943 64 36 77 edo 943 64 46 23.

"Zure erreserbaren eskaera egin" – eskaera formularioa betez.

Asteburu eta jai egunetan:

Mailez edo telefonoz: armaplaza@armaplaza.eus. // 943 64 36 77. (Larunbateko 16:00ak baino lehen).

"Zure erreserbaren eskaera egin" – eskaera formularioa betez.

 

Abiapuntua

Bisitentzako irteera-gunea hurrengoa da:
Guadalupeko gotorlekuko sarrera nagusia (aparkalekuaren albo batetatik hurbil dago, informazio panel baten ondoan). Jaizkibel GI-3440 errepidea. GPS koordenatuak: N: 43º 22´ 10.46" W: 1º 49´ 8.95 " . 

Taldeentzako bisitak 

 ALDEZ AURREKO ERRESERBA eginez eta erabilgarritasunaren arabera neurrira taldeentzako (8 partaide gutxienez) bisita gidatuak gazteleraz eskaintzen dira. Erreserba egiteko modu ezberdinak honakoak dira: 

Astelehenetik ostiralera:

Internet bidez: armaplaza@armaplaza.eus.

Telefono bidez: 943 64 36 77 edo 943 64 46 23.

"Zure erreserbaren eskaera egin" – eskaera formularioa betez.

Asteburu eta jai egunetan:

Mailez edo telefonoz: armaplaza@armaplaza.eus. // 943 64 36 77. (Larunbateko 16:00ak baino lehen).

"Zure erreserbaren eskaera egin" – eskaera formularioa betez.

 



Mapa handitu