Arma Plaza Fundazioa

Guadalupeko gotorlekua

Guadalupeko gotorlekua Euskal Herriko babeserako eraikin garaikide ederrenetako bat da. Gotorlekua Jaizkibel mendian dago, Guadalupe santutegiaren ondoan.

Gudalupeko Gotorlekuaren debekatutako lekuak bisita gidatuak 69 kanoitarako aurreikusitako gotorleku garaikide honen zati handi bat zeharkatzen du.  Ibilbide honen bidez lubakia, biltegiak, kuartelak, pabiloiak eta askoz gehiago ikusi ahal  izango duzu.

Eraikina 1900 urtekoa da. Behin Hirugarren Gerra Karlista amaituta, Oiartzuneko trintxeradun eremua eraikitzea proiektatu zuten: 8 gotorleku zenbait gailurretan kokatuak, elkarri babesa ematen ziotenak. Proiektu hartatik 3 bakarrik eraiki ziren, Guadalupe Ama Birjinaren Gotorlekua (hiruetan handiena), eta San Markos eta Txoritokieta Gotorlekuak (Errenterian).

 

Bisita gidatuen egutegia

Web orri honetako ondarea atalean Guadalupeko Gotorlekuaren eta inguruko bunkerrei buruzko informazio interesgarria aurkituko duzu.

Eskaintzen ditugun gainerako bisiten ordutegiak web gune honetako ibilbideak atalean kontsulta itzazu. 

Erreserba

Bisita eguna baino 24 ordu lehenago eskaera egitea ezinbestekoa da. 

Eskaera egiteko bide ezberdinak daude:

Posta elektronikoaren bidez: info@armaplaza.eus

Telefonoz:

943 64 46 23, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 15:30era.

943 64 36 77,  astelehenetik larunbatera 10:00etatik 19:00etara. Igandeetan 10:00etatik 14:00etara

"Zure eskaera egin" – beherago aurkituko duzun eskaera formularioa betez.

Behin eskaera eginda, konfirmazioa jaso behar duzu.

Bisita eguna baino 48 ordu lehenago bisitetan aldaketak egon daitezke, aldez aurretik abisatuko da.

Partaideak

Gutxienez 4 eta gehienez 20 partaide.

Gutxienezko partaide kopurua betetzen ez bada, bisita bertan behera geldituko da. Aldez aurretik abisatuko da.

Covid-19 protokoloa eta aholkuak

Normaltasun berrira egokituz eta beharrezkoak diren osasun-neurri guztiak aplikatuz, bisita gidatuetan zehar betabeharreko protokoloa atxikitzen dugu:

Covid-19 protokoloa bisitak

Gotorlekuko bisitarentzat oinetako gogorrak eramatea gomendatzen da (zapatillak edo mendirako botak). Gotorlekura sandalia, txankleta edo takoidun oinetakoekin EZIN DA SARTU. 

Ordutegiak

Aldez aurretik erreserba eginda, bisita ostiraletik igandera egin daiteke. Bisitaren eskaera egiteko dituzun bide ezberdinen bidez, bisita noiz egin nahi duzun adieraz iezaiguzu eta egokitzen saiatuko gara.

Prezioa eta ordainketa modua

Helduak: 10 € 

16 urte beherakoentzat: dohainik

Bisitaren ordainketa eskudiruz soilik egin daiteke. Gidariari bisitaren prezioaren zenbateko zehatza ematea eskertuko litzateke. Ordainketa kreditu-txartelarekin egin nahi izanez gero, ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio Gunean (Hondarribiko Hirigune Historikoko Arma plaza, 9) bisita baino lehen egin beharko zen.

Iraupena

120 minutu gutxi gorabehera.

Abiapuntua

Bisitentzako irteera-gunea hurrengoa da:
Guadalupeko gotorlekuko sarrera nagusia (aparkalekuaren albo batetatik hurbil dago, informazio panel baten ondoan). Jaizkibel GI-3440 errepidea. GPS koordenatuak: N: 43º 22´ 10.46" W: 1º 49´ 8.95 " . 

 



 

 

 

Mapa handitu