Arma Plaza Fundazioa

Hirigune historikoa

ARMA PLAZA KULTUR ETA TURISMO INFORMAZIO gunetik abiatuta, hirigune historikoko lekurik altuenean jarriko gara, Arma Plazan. Bertatik Bidasoa bokalearen ikuspegi ederra izango dugu begi-bistan. Bidasoa ibaiak muga egiten du Hendaiarekin, euskal-frantses herriarekin.

casco-historico

Arma Plazatik Karlos V.aren gazteluan (egungo Paradorea) sartuko gara bertako patio ikusgarria ezagutzera. Ondoren Jasokunde eta Sagarrondoko Andra Mariaren parroki-eliza ikusi ahal izango dugu. Gure ibilbideari jarraituz, Kale Nagusia zeharkatuko dugu bere XVII eta XVIII. mendeko jauregiak eta udaletxea ikusteko. Kale Nagusitik XVI. mendeko Santa Maria atea ezagutuko dugu, bere armarri eta guzti. Harresiari jarraituz, ibilbideak Erreginaren Baluartera eramango gaitu bere patio eta artileriako plataforma ezagutzeko. San Nikolas ateak, harresiaren ikuspegi zoragarri bat emango digu eta Manuel Manzano Monís arkitektuaren Gipuzkoa Plaza koloretsuak bueltan Arma Plazara ekarriko gaitu, gure ibilbidea amaitutzat emango dugun gunera.

Gainera, taldeentzako neurrira prestatutako bisitak ere egiten ditugu, euskara, gaztelera, frantsesa edo ingelesa (aurrekontua eskatu).

Bisita gidatuen egutegia

 

Bisita egunak ez dira finkoak, harik eta bisita egunaren aurreko 48 orduko epea iristen ez den arte. Izan ere, bitarte horretan aldatu edo ezabatu daitezke.

Irteera-gunea

ARMA PLAZA, Kultur eta Turismo Informazioa
Arma Plaza, 9
20.280 HONDARRIBIA

Iraupena

90 minutu, gutxi gorabehera.

Hizkuntzak

Euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa.

Prezioa

6 € (16 urtetik beherakoek dohainik).

Erreserbak 

Aldez aurreko erreserbak mantendu ahal izateko, bisitaren sarrera bisita hasi baino 15 minutu lehenago ordaindu beharko da.

Erreserbak egiteko bide ezberdinak daude:

Astelehenetik ostiralera:

Internet bidez: armaplaza@armaplaza.eus.

Telefono bidez: 943 64 36 77

"Zure erreserbaren eskaera egin" – eskaera formularioa betez.

Asteburu eta jai egunetan: 

Mailez edo telefonoz: armaplaza@armaplaza.eus. // 943 64 36 77.  

"Zure erreserbaren eskaera egin" – eskaera formularioa betez.

Mapa handitu