Arma Plaza Fundazioa

Argitalpenak

Hondarribiko historia, kultura, arkitektura, ohiturak, ingurune naturala eta gastronomia liburutan.

Gure produktuak erosi nahi badituzu, armaplaza@armaplaza.eus helbidera idatzi behar diguzu edo 943 64 46 23 telefonora deitu.

CAT.SACACORCHOS.eusk

"KORTXO-KENTZEKOAK Ingeniaritza, diseinua eta historia".

Prezioa: 20€

Hizkuntzak:Euskara/Gaztelania/Frantsesa

 

portada.euskera

"HONDARRIBIA, ÑABARDUREN HIRIA"

Javier Sagarzazuk irudiztaturiko eta Ylenia Benitok kontaturiko bidaia-koaderno bat da.

Prezioa: 24€

Hizkuntzak:Euskara/Gaztelania/Ingelesa/Frantsesa

 

Erase-una-vez

BAZEN BEHIN

IL ÉTAIT UNE FOIS

ÉRASE UNA VEZ

Hndarribia/Bayonne/Pamplona-Iruña

Hondarribia, Baiona eta Pamplona-Iruñea hirietako harresietatik ospe handiko sei marrazkilariek egindako ibilbidea

Arranz, Sagar Fornies, Josu Maroto, Luis Ruiz, Inma Serrano eta Tazab-ek teknika, estilo eta kolore ezberdinak erabiliaz marraztu dizkigute hiriak . Hiria ikusteko beste era bat dugu hemen

Prezioa: 15 €

Hirueledun: Euskara/Frantses/Gaztelania

 

margotu-hondarribia

MARGOTU HONDARRIBIA

Liburu hau, margotzeko koaderno bat baino gehiago da. Hondarribia ezagutzeko gonbidapena da, hiriko koloreak poliki begiratzeko, jolasaren bidez..

Begiratzea eta kopiatzea da ikasteko modurik onena, eta gainera prozesuarekin gozatzen badugu emaitzaz arduratu gabe, onenik onena lortuko dugu: jolasean sortuz, eta ez epaitzea kalifikatuz.

Jorge Arranz
ARMA PLAZA Fundazioa, 2017
Elebiduna: Euskara/Gaztelania

Prezioa:7 €

Gotorlekuko hiztegia eus

GUADALUPEKO GOTORLEKUAN bizirik irauteko HIZTEGIA

Gotorleku garaikideari buruz kontsulta arin eta atsegina egiteko.

Juan Antonio Sáez García
ARMA PLAZA Fundazioa, 2017
338 orrialde
Euskara

Prezioa: 24 €

Liburu hau gaztelaniaz ere eskuragarri dago: "Diccionario para sobrevivir en el Fuerte de Guadalupe".

 

txibilito

El txibilito de Nollaig

Gertaera errealetan oinarrituta, eleberriak 90 hamarkadako Hondarribitik, 1638 urtekora eramango gaitu, armada frantsesak, Condé Printzearen agindupean hiribildua setiopean jarri zuen une horretara, askatu aurretik 69 egunetan zehar jasango duen setiora hain zuzen.

1638 an gertatutakoa era errazean ezagutarazteko herburuarekin, eleberriak historia eta maitasuna nahasten ditu.

Ken Byrne
Argitaletxea: Letras de auto, 2015.
Gaztelania

Prezioa: 15 €

 

GauLana-RosaArburua

Gau Lana

Euskal Herria lurralde txikia izanik, geografikoki eta ekonomikoki guztiz estrategikoa izan da.

Horregatik, sarritan gertatu da banaturik mugak ezarrita. Mendez mende gainditu izan dira, ordea, muga horiek aduanak saihestuz Euskal Herrian. Debekatuta zeuden produktuak alde batetik bestera pasaz edota zergak ordaindu gabe, euskaldunentzat kontrabandoa errekurtso ekonomikoa bihurtu zen. Kontrabandoaren fenomenoa oso zabaldua egon da Euskal Herrian eta fenomeno horren inguruan era askotako egoerak sortu dira, gizon-emakume askoren parte hartzearekin.

Rosa Arburua
Editorial: ALBERDANIA, 2011.
Euskara

Precio: 21,50 €

escudo-hondarribia

Hondarribiko armarria

Orrialde hauetan, Hondarribia Hiriko armarriaren bilakaera aztertuko da zigiluak oinarritzat harturik.

Valentín de Céspedes y Aréchaga Ekonomi eta Empresa zientzietan lizentziaduna izateaz gain, Genealogia, heraldika eta nobiliarian diplomaduna da.

"Real Academia matritense de Heráldica y Genealogía"-ko kidea da eta Hondarribiako eta leinuetan aditua da.

Valentín de Céspedes y Aréchaga
Argitaletxea: Hondarribia Olim Fuenterrabía, 2012.
Gaztelania

Prezioa: 15 €

 

Javier-Busto-2

La mirada azul / Kanta Cantemus Korua / Hondarribia ametsetan 

Ogibide bezala sendagilea izana da berriki erretoroa hartu duen arte. 

Javier Busto nazioartean ezagune den konpositorea da eta izen oneko koruen zuzendaria.

Orrialde hauen bitartez, beregana hurbilduko gara, bere bizitzara eta bere esperientzietara, musika koralarekiko pasioari guztiz emaniko bizitzara.

Elena González Correcher
Argitaletxea: Círculo Rojo, 2014.
Gaztelania

Prezioa: 18 €

Koru Mistoak interpretatutako 16 kanta, Javier Bustok zuzenduta.

Grabaketa Lasarte-Oriako Brigiden komentuaren kaperan eginikoa da, 2005 eko apirilaren 16 an.

Argitaletxea: BustoVega, Gehrmans Musikforlag; Ferrimontana; Carus Verlag.
Gaztelania, euskara eta latina.

Prezioa: 16,50 €

 

libros-rosa-gomez

Rosa Gómez-en liburuak

1983 tik Hondarribian bizi den idazle bizkaitarra.

9 olerki liburuen egilea, haien artean, "Pioneras en la sombra", "Mujeres Gladiadoras de la vida", "El riesgo de vivir", "Ríos de la vida", "Sinfonía de ausencias y presencias", "Surbesta", ó "Poemas de maga viento y sur".

Rosa Gómez González
Argitaletxeak: Letras de autor, Cultivalibro, Kaneta.
Gazteleraz emaniko olerkiak.

Prezioa: 7-12 € bitartean.

 

mejores-paseos

Los mejores paseos por la Costa Vasca

Liburu honetan berrogeita hamar proposamenetik gora jasotzen dira, berrogeita hamar bidaia baino gahiago presarik gabe euskal kostako paradisuetan zehar egiteko, ia jende mota guztiarentzat egokiak.

Ibilaldiak itsasertzaren ondotik, itsasoari begira, kresalez hazitako belarren, hareatzen eta arroka berezien gainetik, begiak ezin kendurik haize eta olatuek uztartutako urdintasunez beteriko zerumugetatik.

Santi Yaniz
Argitaletxea: SUA Edizioak, 2016
Gaztelaniaz

Prezioa: 17,35 €

 

GUIA PUEBLOS AMURALLADOS

Guía de pueblos amurallados de Euskal Herria

Informazioa eguneratua Euskal Herrian bizitoki ere badiren hiri harresi guztien gainean.

Erromatar harresiak ( Baiona, Olite/Erriberri), Erdi Arokoak (Artatxoa), modernoak (Hondarribia), eta karlistak; guztiek ere gerra iragana utzi eta balioz hornitzen dira gaur egun ondare gisa, aisialdi alderdi, berdegune edo kultur eremu izaera baitute, xarma bereziko izaera.

Guztira 28 herri harresidun, eta beste hogeita hamar herritik gora, guztiek ere haien babes ondarearen aztarnak dituztela.

Hektor Ortega
Argitaletxea: SUA Edizioak, 2015
Gaztelaniaz
Prezioa: 17,35€

 

caminos-de-santiago

Todos los caminos de Santiago

Lan berritzaile honek Euskal Herria zeharkatzen duten Done Jakue bide guztiak biltzen ditu bere baitan. Orotara bost porposatzen ditu eta Ander Izagirre idazle eta kazetari bidaiariaren eskutik ibiliko gara Europa eta Compostela lotu nahi dituzten galtzada zahar horien peskizan. 

Euskal Herrian barrena 32 etapa egin daitezke.

Ander Izagirre
Aagitaletxea: SUA Edizioak, 2014.
Gaztelania

Prezioa: 17 €

 

Tienda-Poster-Sua-Caminos

Done Jakue Bideko Posterra

Euskal Herria zeharkatzen dituzten Jakue bideen posterra, "Todos los caminos de Santiago" liburuan agertzen en informazioarekin osatzen da.
*Artikulu hau tapa biguneko tubo batean saltzen da.

Ander Izagirre
Editoriala: SUA Edizioak, 2014.
Neurriak: 99x27.50cm

Prezioa: 13 €

lauve

Mikel Garikoitzen CDa

Mikel Garikoitzek (Hondarribian bizi den kantautore irundarrak) egindako laugarren diskoa.

Disko berriaren izena, "Lauve da", hitz jokoa; batetik bere laugarren diskoaren kopurua da, eta bestetik frantsesez irakurriz gero, ingelesezko "maitasuna" hitza irakurtzen da.

Mikel Garikoitz
Etxe diskografikoa: autoekoizpena, 2015.
Euskaraz.

Prezioa: 10 €

 

Portada.hondarribiko.kanpandorrea

Hondarribiko Kanpandorrea - La Torre Campanario de Hondarribia.

Liburuaren gaia kanpandorrea da, bere bi osagaiak, alegia: dorrea eta kanpaiak. Bi osagaiak historian zehar izan dituzten eginkizunen baitan aztertu dira. Hondarribiarrei haien historiaren modu ulergarri eta atseginean ezagutarazteko, liburuak material gama ederra aurkezten du. Hala, kanpandorreari begirada historiko, artistiko (arkitektura-pintura-argazkia), antropologiko, literario, akustiko eta periodistikoa eskaintzen zaio.

Koldo Ortega
ARMA PLAZA Fundazioa, 2015
Elebiduna: Euskara / Gaztelania

Prezioa: 22 €

 

barrusoguadalupe

Guadalupeko Fuertea (Hondarribia) eta Jaizkibeleko Gotorlekuak: memoria eta historia

Idazleak Jaizkibel mendiaren historia xehazten du, denboran zehar sortutako gotorlekuei arreta berezia jartzen. Haien artean Guadalupeko gotorlekua nabarmentzen du, bere memorian eta hartan gertatutako gertaeretan zentratuz, azken gerra zibilean zehar batez ere.

Pedro Barruso Barés
Hondarribiko Udala, 2015.
Elebiduna: Euskara / Gaztelania

Prezioa: 10 €

 

ciudades-y-fortalezas

Ciudades y fortalezas del siglo XVII - Cartografía española y americana en la Biblioteca Nacional del Perú

Peruko Liburutegi Nazionalean aurkitutako munduko hiri gotortu garrantzitsuenen planoak

Ramón Gutierrez - Félix Benito
Biblioteca Nacional del Perú, 2014
151 orrialde
Gaztelania

Prezioa: 30 €

 

Alfonso Sastre en el laberinto del drama

Alfonso Sastre en el laberinto del drama

Liburu honetan bederatzi kritikok Alfonso Sastreren antzerkia aztertzen dute, ikerketa ikuspegi ezberdinetatik eginez; hartarako, bere dramaturgiako ezaugarri puntualak edo arazo orokorrak lantzen dituzte. Oraingo honetan drama zehatzak izan dira aztergai. Izenburu puntualetatik abiatu dira, testuetan antzerki mota honek sortzen dituen galderak ikertzeko, eta hala galdera horien bidez kritikariek haien teoriak eratu dituzte eta ondorioak proposatu dituzte.

José Ángel Ascunce / Xabi Puerta / Alberto Rodríguez / José Paulino Ayuso / Álvaro Romero Marco / César Oliva / Jorge Chen Sham / Graciela Balestrino / Iñaki Beti / Mónica Jato
Hiru, S.L., 2007
277 orrialde
Gaztelania

Prezioa: 20 €

Antzinatik gaur egunera, Juan San Martin

Antzinatik gaur egunera, Hondarribia

Juan San Martinek Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Aldizkarian argitaratutako artikuluen antologia.

Juan San Martin
Hondarribiko Udala, 2003
253 orrialde
Euskara

Prezioa: 14 €

arkitektura eta hirigintza hondarribian, monumentu hiria

Arkitektura eta hirigintza Hondarribian 1890-1960

XIX. mende bukaeratik 1965. urtea bitarteko Hiri-eraikuntzari buruzko azterketa. Epe horretan, Hondarribiak berezko hiri-proiektua sortzeko gaitasuna zuela erakutsi zuen, bai hirigintza arloan eta bai arkitekturan. Herriko proiektu guztietan kalitate estetikoa bilatu nahi izanak bere historian eragina izan du, eta Monumentu Hiri izendapena eskuratzea eragin du.

Ana Azpiri Albistegi
Hondarribiko Udala 2003
183 orrialde
Euskara

Prezioa: 25 €

Arrantzaleak - Historia de la pesca de bajura

Arrantzaleak

Constantino Virto Olascoaga egile hondarribiarraren liburua. ARMA PLAZA Fundazioak argitaratua, Hondarribiko Udalaren eta San Pedro Itsasgizonen Kofradiaren laguntzarekin.
Liburu honetan berrogei-berrogeita hamargarren hamarkadetako baxurako arrantzaren historia aztertzen da, eta protagonista nagusia "arrantzale familia da", Hondarribiko historiarekin hain lotua den hori.

Constantino Virto Olascoaga
ARMA PLAZA Fundazioak Hondarribiko Udalaren eta San Pedro Itsasgizonen Kofradiaren babesarekin, 2013
263 orrialde
Elebiduna: euskara eta gaztelania 

Prezioa: 20 €

Bach y el mar: cello suites en Hondarribia por Iñaki Etxepare

Bach y el mar, cello suites en Hondarribia

BACH hitza: Bere adiera alemaneraz erreka da, baina konpositorea ez zen inoiz itsasoratu, bere bizitza beti 100 km. karratutan eman baitzuen, Eisenach, Köthen, Leipzig...hirien artean; orain, suiteen eta Euskal Herriko Txingudiko Badiako paisaia, ohitura eta jendearen bitartez, Bach itsasoratu nahi dugu, eta dantza garaikidea izango dugu horretarako lagungarri, ikusgarri; ur tanta horrek uraren zikloa egingo du, beraz.

Johan Sebastian Bach (konpositorea), Iñaki Etxepare (interpretea)
Hondarribiko udala
2 DVD, musika, barroko garaikidea
Euskara, gaztelania, frantsesa e ingelesa

Prezioa: 20 €

Cristóbal de Rojas y Sandoval, arzopispo de sevilla en el siglo XVI

Cristóbal de Rojas y Sandoval

Apezpikuari buruzko biografia dugu, Felix Elejaldek eginiko ikerketa lan zehatzaren ondorioa. 1502ko uztailaren 26an jaiotakoa, Hondarribiko pertsonai historiko garrantzitsuenetakoa dugu. Carlos V-aren kapilaua izan zen eta Sevillako artzapezpiku izatera iritsi zen. 

Felix Elejalde Aldama
Hondarribiko Udala, 2002
334 orrialde
Gaztelania

Prezioa: 10 €

Euskaldunak Marañonen begietan

Euskaldunak Marañonen begietan

Bere heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrenean. Urkiak, liburuaren hasieran, Marañón sendagileak Donostian egiten zitueneko udak gogorarazten ditu, eta Irun eta Hondarribiarekin zuen harreman berezia azaltzen du. Urkia sendagileak liburuaren zati handi bat Marañonek eta garai hartako euskal sendagileek elkarren artean zuten harremanari eskaintzen dio. Gainera Marañonek bere garaiko euskal intelektualekin zuen harremana ere aztertzen du: Unamuno Pío Baroja...Liburuak osagarri hogeita hamar bat marrazki eta akuarela eder ditu, Javier Sagarzazu hondarribiar artistak eginak; marrazkien bidez Marañonek Euskal Herrian gogokoen zituen alderdi ederrenak ageri zaizkigu.

José María Urkia Etxabe
Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País, 2010
173 orrialde
Euskara

Prezioa: 10 €

La guerra ilustrada en Hondarribia - Fuenterrabia. El asedio de la plaza en 1719

Gerra ilustratua Hondarribian. Hiriaren setioa 1719 urtean

Lan honek XVIII. mendeko gerra nolakoa izan ote zen irudikatzen du, azterketa historikoa, txosten arkeologikoa, eta Hondarribiko Udal Artxiboko transkribapenak aztertu ondoren: 1719ko Hondarribiko setioa eragin zuen gerra. 

Juan Carlos Mora Afán / Larraitz Arretxea Sanz / Carlos Rilova Jericó
Hondarribiko Udala, 2005
180 orrialde
Elebiduna: Euskara eta gaztelania

Prezioa: 15 €

Guerra de España. Testimonio de un militar de la Républica

Guerra de España 1936 - 1939. Testimonio de un militar de la República

Gerra Zibileko memoriak, Ricardo Álvarezek idatziak. Ricardo Álvarezen testigantza, errepublikanoen bandoan borrokatu zenekoa.

Ricardo Álvarez Royuela
Hondarribiko Udala, 2007
247 orrialde
Gaztelania

Prezioa: 10 €

Paseos por la ciudad de Hondarribia - Fuenterrabia, acuarelas de Javier Sagarzazu

Hirian barrena, Hondarribia

Liburu honekin Hondarribian barrena ibiliko gara, irudimenarekin; bere testuak gure ingurua begiratzera eramaten gaitu, eraikuntza edo paisaia baten aurrean txundituta gelditzera. Hitzak Javier Aramburuk idatziak dira, eta horien lagungarri Javier Sagarzazu margolari hondarribiarrak margotutako akuarelak, marrazkiak eta grabatuak daude, orrialdeak kolorez hornitzen dituztenak.

Javier Aramburu / Javier Sagarzazu
Hondarribiko Udala, 2006
221 orrialde
Euskara

Prezioa: 30 €

Memorias de un barítono. Coro parroquial de Hondarribia

Homenaje en los 75 años en el coro parroquial.

Eugenio Ortiz Salaverria (baritonoa) hondarribiarraren memoriak eta bizipenak. Gerra zibilaz geroztiko istorioak eta familiako bizipenak kontatzen ditu, gerraondoa eta trantsizioa barne.

Eugenio Ortiz Salaberria
Hondarribiko Udala, 2005
142 orrialde
Gaztelania 

Prezioa: 10 €

hondarribia-1610-1620

Hondarribia 1610 - 1620 urteetan

Hendaia eta Hondarribiaren arteko gatazketako bat deskribatzen du, eta era berean Pedro de Guevarari eragindako oinazea eta bertako historiaren beste zenbait alderdi.

José Ramón Emparan Ortiz
Hondarribiko Udala, 2009
467 orrialde
Elebiduna: euskara eta gaztelania

Prezioa: 12 €

beste-jaiak

Hondarribia: Beste jaiak - Las otras Fiestas

Liburu honek Hondarribiko jai tradizional eta erlijiosoak deskribatzen ditu. Hondarribiko kultur ekimenen deskribapen xehea da; Aste Santuko prozesioa, Kutxa, Inauteriak, etab. 

Floren Portu. Testuak: Mikel Jauregi / Kote Guevara
Hondarribiko udala, 2010
216 orrialde
Elebiduna: euskara eta gaztelania 

Prezioa: 20 €

hondarribia-iruditan

Hondarribia Iruditan

Duela urte batzuk Artxibo historikoak zenbait postal bildu zituen, XIX. mende amaieraz geroztikoak; bertan gure herriko bizimodua, arkitektura eta paisaiak azaltzen ziren. Postal hauek taldeka sailkatuta daude. Martín Iturbek eta Jesús Mari Mendizabalek ("bizargorri") idatzitako bertsoak erantsi dira. Horrez gain CD bat du, herriko postalak eta musika dituena. Hitzek, irudiek eta musikak bat egiten dute argitalpen honetan.

Martín Iturbe / Jesús Maria Mendizabal "Bizargorrri" / Txomin Sagarzazu
Hondarribiko Udala, 2003
249 orrialde
Euskara

Prezioa: 33 €

Agortuta

Hondarribia notas históricas y curiosidades de Fuenterrabia

Hondarribia: Notas históricas y curiosidades

Liburu hau datu bilduma bat da, Florentino Portu jaunak egina; Hondarribiko bitxitasun txikiak eta oharpen historiko garrantzitsuagoak azaltzen ditu.
Florentino Portu jauna hondarribiar autodidakta eta aditua zen, eta liburua Hondarribiko iragan hurbila eta ertaina azaltzeko ahalegina da, Hondarribia oso garrantzitsua izan baitzen Gipuzkoaren garapenean (Frantziarekiko zuen hurbiltasunagatik). Idazlea berez ez zen historiagilea, eta liburuak ez du izaera kritikorik; ez da ikerketa zientifikoa, datu interesgarrien bilketa antolatu bat baizik... hain zuzen ere horixe zen idazlearen asmoa, eta izenburua horren adierazlea da: "notas históricas y curiosidades" (ohar historikoak eta bitxitasunak").   

Florentino Portu
Hondarribiko Udala, 2009
780 orrialde, 2. argitaraldia
Gaztelania

Prezioa: 20 €

Socialistas y otras fuerzas de izquierdas en Hondarribia - Fuenterrabia

Sozialistak eta ezkerreko beste indar batzuk Hondarribian: errepublika, gerra eta errepresioa (1931-1945)

Udal Artxiboa arakatu ondoren, eta Barrusok eta Beperetek aurretik egindako ikerketak oinarri hartuta, Aitor Puchek garai hartako sozialista, komunista eta errepublikanoen azterketa xehea egin du, izan ere garrantzizkoak izan ziren herrian, batez ere langileen borrokaren arloan eta Gerra Zibilean II. Errepublika babesteko borrokan. Hemen izen hauek ageri dira: Ramón Pérez, Pedro Santillán, Floro Izaguirre edo Isaac Escobar, besteak beste. Era berean, Guadalupeko gotorlekuan 1936ko uda latz hartan izan ziren gertaerak azaltzen dira, eta horiekin batera hondarribiar dezentek jasan zituzten kondenak ere bai, "Frankismoa"k "basakeria gorri-separatista"ko kideak zirela leporatuta .

Aitor Puche
Hondarribiko Udala, 2011
205 orrialde
Elebiduna: euskara eta gaztelania

Prezioa: 10 €

Hondarribiko aitona-amonekin blagan

Hondarribiko aitona-amonekin blagan

Dokumental berri honen gaia eta xedea gerra ondorengo bizimodu eta oroitzapenak ezagutzea da, Hondarribiko hogeita lau aitona-amonen ahotan. Baserritarrak, arrantzaleak, artisauak, saltzaileak, gabarreroak, kontrabandistak, apaizak... euren ikuspuntu berezitik Hondarribiko irudi ezberdina eskaintzen digute. Elkarrizketa hauen bitartez, isilean mantentzen den ondarea berreskuratu nahi da eta aldi berean jendeari helerazi. Guztion ezagutzarako, guztion gozamenerako.

Eusko Ikaskuntza, 2010
Laguntzailea Hondarribiko Udala
1 DVD (50 min)
Euskara eta gaztelania

Prezioa: 10 €

Hondarribiko baserriak - caserios de Fuenterrabia

Hondarribiko baserriak

Hondarribiko baserri guztiak eta baserri bakoitzean bizi izan diren familiak.

Fermin Olaskoaga, Luis Mari Elosegi, José Ramón Gebara, Koldo Ortega
Hondarribiko Udala, 2003
546 orrialde
Euskara

Prezioa: 19 €

Hondarribiko eta Irungo euskera. El eusker de Hondarribia e Irun

Hondarribiko eta Irungo euskera

Liburu honen helburu nagusia dialektologiaren ikuspuntutik Hondarribiko eta Irungo hizkuntz modalitatea aztertzea da. Xedea bertako ezaugarri eta hizkuntz arauak jasotzea eta horien arteko aldeak azaltzea da. Horrez gain, hizkuntz modalitate horiek euskalkien sailkapenean non dauden kokatuta azaldu nahi da.

Txomin Sagarzazu
Alberdania, 2005
126 orrialde + CD 1
Euskara

Prezioa: 11,50 €

Agortuta

Murallas de Hondarribia - Fuenterrabia

Hondarribiko harresiak. Erdi Aroko itxituratik esparru gotortura

Gotorleku multzoaren garapena azaltzen du, batez ere Erdi Aroko harresitik XV. mende bukaera eta XVI. mende hasiera bitarteko epe historikoa, baluaratedun gotorlekuari dagokionez. Harresien historia azaltzen digu: garapena, eraikitze faseak, parte hartu zuten arkitektoak, planoak eta proiektuak. 

César M. Fernández Antuña
Hondarribiko Udala, 2003
367 orrialde
Elebiduna: euskara  eta gaztelania

Prezioa: 20 €

Los origenes de Hondarribia - Fuenterrabia. De la época romana hasta el inicio de la edad media

Hondarribiko hiriaren sorrera. Erromatarren garaitik 1400.era

Liburu hau Hondarribiko Udal Artxiboko Florentino Portu Bekari Esker egindako ikerketaren emaitza da.
Liburuaren xedea Hondarribiko lehenbiziko datu historikoak aipatzen dituzten iturriak biltzea da, hau da erromatar garaiko arkeologi aztarnetatik hasita Erdi Aroko agiriak bitartekoak. 

María José Noain Maura
Hondarribiko Udala, 2005
459 orrialde
Elebiduna: euskara eta gaztelania

Prezioa: 15 €

Historia de Hondarribia - Fuenterrabia

Hondarribiko historia

Liburu honen bidez aurre-historiatik frankismo garaia bitarteko hiriko historia jasotzeko ahalegina egin da. Hartarako 15 historiagile lanean aritu dira (JESÚS ALTUNA, Mª MERCEDES URTEAGA, JOSÉ LUIS ORELLA, LOURDES SORIA, MANEX GOIENETXE, ANTONIO PRADA, CARLOS LARRÍNAGA, PEDRO BARRUSO, ALVARO ARAGÓN, IÑIGO HIDALGO, MARÍA ISABEL ASTIAZARAN eta TXOMIN SAGARZAZU) JOSE LUIS ORELLA Deustuko Unibertsitateko irakasleak koordinatuta. Zehaztasun historiko handia duen liburua da, kontsulta liburu bikaina.

José Luis Orella (koordinatzailea)
Hondarribiko Udala, 2004
547 orrialde
Euskara

Prezioa: 25 €

Liburu hau gaztelaniaz ere eskuragarri dago: Historia  de Hondarribia.

Hondarribiko monumentuak eta eskulturak

Hondarribiko monumentuak. XX. mendeko kronika

Liburu honek Hondarribiko eskultura ondare garrantzitsuena biltzen du.

J.M. Susperregui
Luma, 1996
175 orrialde
Gaztelania 

Prezioa: 16 €

Liburu hau gaztelaniaz ere eskuragarri dago: Crónica monumental. Fuenterrabia siglo XX

In dei nomine - testamentos del siglo XVI Fuenterrabia

In dei nomine - XVI. mendeko Hondarribia bertako testamentuen bidez

Lan honek XVI. mendeko hondarribiar gizartera hurbiltzen gaitu (garai hartan hiribildua Hondarribia, Irun, Lezo eta Pasaiak osatua zen), 1.126 testamentuen azterketaren bidez. Testamentu haien ikerketak hiribilduaren jarduna egituratzeko informazio aski ematen digu (harresi barrukoa nahiz kanpokoa), baita eliza eta estamentu militarrarena ere.
Eranskin gisa CD bat du; bertan testamentu guztien transkripzioa pdf formatuan, 37 zuhaitz genealogiko, eta aurkibide onomastikoak eta geografikoak ditu.

Iñaki Garrido Yerobi / Denis Álvarez Pérez-Sostoa
Hondarribiko Udala, 2014
671 orrialde + CD 1
Elebiduna: euskara eta gaztelania

Prezioa: 20 €

jaizkibel-amaharri

Jaizkibel Amaharri

Liburu-mapa, webgunearekin batera, Jaizkibelek eta Uliak duten balioa aintzatesten duen formatu eta diziplina anitzeko lehen obra kolektiboa da, ikuspegi integratzaile eta orokorretik landua. Talde-lanari esker osatu dugu; testuak zientzialari eta naturzale bolondresek idatzi dituzte, eta idatzi horiek osatu eta laguntzen dituzten argazki zoragarriak 40 argazkilariren ekarpenak dira. Gainera, eremuaren mapa ikusgarria ere prestatu dugu.
Liburu honetan, azaleko eta urpeko biodibertsitate eta geodibertsitatearen inguruko balore eta ezagutza behinenak biltzen saiatu gara, modu ulergarrian eta hiru hizkuntzatan. Baita, nola ez, paisaia eta inguruaren edertasuna, eta zoko eta bazter guztietan ageri zaigun "arte naturalaren" isla eskaintzen ere. www.jaizkibelamaharri.org

Koordinatzailea: José Manuel Cortizo / Koordinatzaile teknikoa: Aitor Lozano Bidaurreta / Hainbat egile
Jaizkibel Amaharri, 2013
127 orrialde + mapa 1
Euskara, gaztelania eta frantzesa

Prezioa: 18 €

Juan San Martinen antologia- artículos publicados en Egan

Juan San Martinen antologia

Juan San Martinek Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Aldizkarian argitaratutako artikuluen antologia.

Juan San Martín
Sociedad Bascongada de los Amigos del País, Egan, 2005
172 orrialde
Euskara

Prezioa: 12 €

La cocina de Hondarribia - Fuenterrabia- del crítico gastrónomico Juan José Lapitz

La cocina de Hondarribia

Liburu hau bi zatitan dago banatuta. Lehendabiziko zatia apunte historikoek osatua da: herriko ostalaritzaren hasiera, eta sukaldaritzako ohituretan izandako garapena duela mende bete baino gehiagotik gaur egun arte (bai gure bizimodua aldatu izanaren ondorioz, bai aurrerapen teknologikoak direla-eta, eta bai produktu batzuk desagertu eta beste berri batzuk agertu direlako). Bertako produktuen azterketa xehea egiten da, batez ere arrainena eta arrantza egiteko modu tradizionalena.

Bigarren zatia gaur egungo sukaldaritza bikainaren azalpena da, errezeta bilduma, gaur egun herrian jardunean dabiltzan chef onenek egina.

Juan José Lapitz
Juan José Lapitz, 2011
256 orrialde
Gaztelania

Prezioa: 15 €

Molorrika itsu olerki liburua

Molorrika Itsu - Acanto Ciego

Remigio Mendibururen lanetan oinarritutako Olerki Liburua. Hondarribiko Udalak sustatua, Remigio Mendiburu idazlearen jaiotzaren 75. urteurrenaren oroimenerako.

Carlos Aurtenetxe
Editorial Itxaropena, 2006
2 bolumen, 97na orrialdekoak
Elebiduna: euskara eta gaztelania 

Prezioa: 26 €

Negua Ospatuz

Negua ospatuz

Suaren berotasuna, jantzi eta mozorroen kolorea, eta hotza uxatzen duten erritmo biziak...guztiak ere suspergarri, bihotza pizteko. Baliabide bikaina negua ospatzeko modu ezberdinak ezagutzeko, Eusko Ikaskuntzak eta Euskomedia bere Fundazioak argitaratutako bideo-liburu hau.

Antxon Aguirre Sorondo / Juan Aguirre
Eusko ikaskuntza / Euskomedia Fundazioa, 2009
132 orrialde + DVD 1 (50 min.)
Elebiduna: euskara eta gaztelania

Prezioa: 35 €

Nere sukaldetxoan poesias

Nere sukaldetxoan

Lurdes Zubeldiaren olerki, kanta, eta artikuluak.

Lurdes Zubeldia Garaño
Hondarribiko Udala, 2006
170 orrialde
Euskara

Prezioa: 10 €

Ontzi eraikuntza Hondarribian

Ontzi eraikuntza Hondarribian.1203 - 2002

Liburuak hiru zati ditu: Untzigintza Hondarribian Erdi Aroan (1203-1499); untzigintza 1500etik 1882 urtea bitarte; eta azkenik 1883. urtetik 2002. urtera bitarteko epea. Oso liburu interesgarria, kontuan izanik gure hirian arrantzak, merkataritzak eta untzigintzak garrantzi handia izan dutela.

Lourdes Odriozola Oyarbide
Hondarribiko Udala, 2003
359 orrialde
Euskara

Prezioa: 25 €

Liburu hau gaztelaniaz ere eskuragarri dago: La construcción naval en Hondarribia. 1203 - 2002

Oroimena olatuen konpasean, autobiografía de Gregorio Berrotarán Artzu

Oroimena olatuen konpasean

Liburuan Gregorioren bizitzako pasadizo eta istorioak kontatzen dira: 1945ean baserrian jaio eta 16 urterekin Eskoziako itsasoetara arrantzara joan zenekoa, Cartagenako itsaspeko ontzi batean soldaduska egin izana, urruneko Ternua eta Labrador alderdietara arrantzara abiatu izana, eta 26 urterekin zorigaiztoko istripu batean traktore batek hanka suntsitu zionekoa. 1991. urtetik heriotzak 2012an hartu zuen arte Udaleko zinegotzia izan zen.

Gregorio Berrotaran Etxeberria Artzu / Pío Pérez Aldasoro
Hondarribiko Udala, 2014
138 orrialde
Euskara

Prezioa:12 €

Documental Otxoan

Otxoan

DVD honetan dendaren azken eguneko azken 50 minutuak daude jasota, bertako bizipenak eta bezeroen testigantzak. "Otxoan" janari denda txiki baten erretratua da, eta filmean dendak eta dendako protagonistek berez eskaintzen diguten
berotasuna azaltzen zaigu, salgai dutena baino harantzago joanda. Otxoa leku goxoa da, eta DVDak gaur egun gizartea hartzen ari den norabideaz hausnarrarazten digu.

ETB, KANAKI FILM
2010
DVD 1 (50 min)
Elebiduna: euskara eta gaztelania

Prezioa: 7 €

 

Pintxos 2014 del campeonato de Euskadi de Pintxos

Pintxos 2014

Euskal Herriko Pintxo Lehiaketari buruzko liburu bikaina da. Bertan Euskadiko, Frantzia aldeko Euskal Herriko eta Nafarroako sukaldari eta pintxo onenen errezetak eta argazkiak biltzen dira. www.campeonatodeeuskalherriadepintxos.com

Hondarribiko ostalarien elkartea
2013
228 orrialde
Euskera eta gaztelani

Prezioa: 30 €

pintxos-2015

Pintxos 2015

Euskal Herriko Pintxo Lehiaketari buruzko liburu bikaina da. Bertan Euskadiko, Frantzia aldeko Euskal Herriko eta Nafarroako sukaldari eta pintxo onenen errezetak eta argazkiak biltzen dira. www.campeonatodeeuskalherriadepintxos.com 

Hondarribiko ostalarien elkartea
2014
228 orrialde
Euskara eta gaztelania

Prezioa: 30 €

p2016

Pintxos 2016

Euskal Herriko Pintxo Lehiaketari buruzko liburu bikaina da. Bertan Euskadiko, Frantzia aldeko Euskal Herriko eta Nafarroako sukaldari eta pintxo onenen errezetak eta argazkiak biltzen dira. www.campeonatodeeuskalherriadepintxos.com 

Hondarribiko ostalarien elkartea
2016
228 orrialde
Euskaraz eta gaztelaniaz

Prezioa: 35 €

P2017

Pintxos 2017

Euskal Herriko Pintxo Lehiaketari buruzko liburu bikaina da. Bertan Euskadiko, Frantzia aldeko Euskal Herriko eta Nafarroako sukaldari eta pintxo onenen errezetak eta argazkiak biltzen dira. www.campeonatodeeuskalherriadepintxos.com 

Hondarribiko ostalarien elkartea
2017
228 orrialde
Euskaraz eta gaztelaniaz

Precio: 35 €

Por las rutas del teatro - La cultura del exilio vasco

Por las rutas del teatro - La cultura del exilio vasco

Eduardo Ugarte Pagések (Hondarribia, 1900 - Mexiko, 1955) antzerkia adierazpide izan zuen, bere burua eta artea bera azaltzeko. Bere garaiarekiko konprometitua: gizarte justiziaren aldekoa eta faxismoaren aurkakoa, horiek izan ziren bere helburuak bere jarduera politiko eta kultural osoan.  

Eduardo Ugarte
Saturrarán, S.L., 2005
359 orrialde
Gaztelania

Prezioa: 12 €

Sendabelarrak Hondarribian - Plantas medicinales de Fuenterrabia

Sendabelarren erabilera Hondarribian

Liburak Hondarribian ezagunenak diren eta gehien erabiltzen diren 25 landareen glosarioa du. Gainera oso ezagunak eta ohikoak diren zenbait gaixotasun aztertzen ditu, eta adierazten du zein izan litekeen tratamendua sendabelarrekin, edo zein zaintza diren egokienak sendatzeko.

José María Iraola / Pío Pérez Aldasoro
Hondarribiko Udala, 2008
109 orrialde
Elebiduna: euskara eta gaztelania

Prezioa: 12 €

La brujeria en Hondarribia - Sorginak Hondarribian

Sorginak Hondarribian (1611 - 1826)

Oro har sorginkeria antzinako kontua dela uste izaten dugu, gure historian ezjakintasuna, superstizioa eta erlijio-fanatismoa gailentzen ziren garaikoa. Garai beltza, sustraiak Erdi Aroan zituela, eta desagertzen joan zena Arrazonamenduak eta ezgutza zientifikoak aurrera egin ahala. Baina iluntasun garaia eta argitasun garaia ez daude uste bezain garbi bereizita. Izan ere mende askotan zehar, eta Iraultza Industrialaren garaian ondo sartuak izan arte ere, aurrerapenaren argitasuna aurreiritziaren itzalarekin nahasita bizi zen, nahiz eta sorginkeriari buruzko iritzia eta horri buruzko zigor kodea garatzen joan zen, "prodijioen garai luze" hartan zehar (izen hori ematen dio liburu honen egileak 350 luze iraun zuen euskal sorginkeriaren garaiari).

Carlos Rilova Jericó
Hondarribiko Udala, 2012
235 orrialde
Elebiduna: euskara eta gaztelania

Prezioa: 12 €

Xendak de Jaizkibel

Xendak

70 kilometro baino gehiago, Hondarribiko Udalak diseinatutako 9 ibilbidetan zehar: Plano orokor bat ibilbide guztiak azaltzen dituena; 9 orri, ibilbidearen planoa, deskribapenak, distantziak, eta eremu horretako toponimoak dituztenak; 2 orri zuhaitzak jasoak dituztenak; eta orri bat, sendabelarrak dituena.

Hondarribiko Udala
2005
Euskara, gaztelania eta frantzesacastellano y francés

Prezioa: 4 €

 

Mapa handitu