Arma Plaza Fundazioa

Hondarribia dastatu

Dasta itzazu  artisau-eran Hondarribian egindako produktuak.

Gure produktuak erosi nahi badituzu, armaplaza@armaplaza.eus helbidera idatzi behar diguzu edo 943 64 46 23 telefonora deitu.

Done Pedro kontserbak

Hegaluze trontzoa oliba oliotan

“DONE PEDRO” Hondarribiko Kofradiako kontserbak. Hegaluzea da DONE PEDRO-ko produktu ezagunenetako bat. Banaka harrapatzen da garai bateko arrantzeko era jarraituz. Hondarribiko arrantza-ontziek erabiltzen dituzten teknikak  ingurumenarekin arduratsuak dira, eta arrantza-baliabideen iraunkortasuna dute xede.

Prezioa:  7,50€ (Hegaluze Tarroa) - 13,50€ (Kontserba Pack-a)

Txakoli Hiruzta

Hiruzta Txakolina

Hondarribiko Hiruzta Upategiko Txakolina.
Txakolina ardo zuri berezia da, antzinatik Euskal Herriaren kulturarekin lotua. Ardo gaztea da, urtekoa, eta antzinatik dago sustraitua. Dirudienez "txakoli" izenaren jatorria "etxakoa" da, hau da, etxean egina edo baserrian egindako ardoa.
Hiruzta txakolinak klasizismoa eta estilo modernoa uztartzen ditu. Hondarribi Zuri mahatsarekin egina (mahastiak Hondarribian daude), eta teknologia berriena duen upategiak prozesatua.www.hiruzta.com

Prezioa: 7 € (75 cl-ko botila) - 21 € (3 botil sorta)

Bombones de chocolate con forma de adoquín

Hondarribiko galtzada-harriak

Txokolatezko bonboiak, galtzada-harri tankerakoak, poltsa batean (hiriko kale esanguratsuenetako batek galtzada-harria du). Gozo hau eskuz egin du Hondarribiko Hawai gozodendak.

Prezioa: 7 €

Mapa handitu