Arma Plaza Fundazioa

Made in Hondarribia

Made in Hondarribia: Produktu esklusiboak, Hondarribiko artisauek eskuz eginak.

Gure produktuak erosi nahi badituzu, armaplaza@armaplaza.eus helbidera idatzi behar diguzu edo 943 64 46 23 telefonora deitu.

Egurrezko irudiak

Egurrezko irudiak

Eskuz zizelkatutako irudiak, arrantzale hondarribiar erretiratu batek eginak: traineruaren arraunlaria, Aste Santuko erromatarra, alardeko hatxeroa, alardeko kantinera, kutxa emailea eta Donejakue Bideko erromesa.

Neurriak: 9cm (gutxi gorabehera)
Prezioa: 7€

Barcos pesqueros de Hondarribia

Itsasontziak

Hondarribiko arrantza flotako itsasontzi baten erreprodukzioa, arrantzale hondarribiar erretiratu batek zizelkatua. Mariñel itsasontziaren erreprodukzioa da (Mariñel itsasontzia Hondarribiko egurrezko azken itsasontzia da, eta Bentan dago, lehorrean).

Neurriak: 14 cm - 30 cm (gutxi gorabehera)
Prezioa: 10 € - 32 €

Joyeria de piedras naturales

Bitxiak - Ana Alzola

Harri erdibitxiekin egindako lepokoak eta belarritakoak ditugu, Ana Alzoka arkitekto hondarribiarrak eskuz eginak.
Produktuak bakarrak dira, eta tankera aldatu egiten da bitxi-egilearen irudimenaren baitan

Prezioak: 26 € - 40 €

Joyeria artesanal de Kikis Álamo

Bitxiak - Kikis Álamo

Hainbat belarritako eta eskumuturreko ditugu Kikis Alamok eskuz eginak (Hondarribian bizi den artista, bitxiak egiten dituena, besteak beste). Serie mugatuak dira, zenbakituak, sinatuak eta egiaztatuak. www.paperki.com

Prezioak: 29 €  - 40 €

Collage y marcapáginas artesanales de Paperki

Collage laminak - Paperki

Paperki-k diseinatu eta ekoiztutako laminak. Edizio mugatuak dira, zenbakituak, sinatuak eta egiaztatuak. Liho, abaka edo Daphne ehunez egindako huntz keratinizatuekin eginak daude, fusionatu eta pigmentatuta. Laminen diseinua artistaren irudimenaren batian alda daiteke www.paperki.com

Prezioak: 10 € - 49 € - 95 €

Vidrio soplado del artista Igor Obeso de Argia Badago

Beira puztua - Argia Badago

Beira puztuz egindako pieza; Igor Obeso hondarribiar artisauak eskuz egina, kanabera bidez puztua; artisautza lana.
Hondarribiaren muina adierazten du: hiria inguratuz hari urdinak, eta barruan bertako hondartzako hondarra." www.argiabadago.com

Neurriak: 16,5 cm x 7 cm
Prezioa: 60 €

marioneta

Hatxeroa - Txontxongiloa

Ehunez egindako txotxongiloa; hatxero baten irudia da, Menina hondarribiar tailerrak egina. Soldadu gastadorea. Bere eginkizuna lanabesekin (palak, pikotxak, aitzurrak, eta aizkorak) trintxerak egitea zen. Alardean hasieran joaten da. Hatxero kaboak zerra eramaten du.

Neurriak: 20x37 cm
Prezioa: 32 €

 

abanicos-lupe-amunarriz

Abanikoak

Modelo ezberdinak ditugu, Lupe Amunarriz hondarribiar artistak eskuz margotuak. Abanikoak aldatu egiten dira, artistaren
irudimenaren arabera: Arma plaza, Guadalupeko Santutegia edo hiri gotortua adibidez.

Neurriak: 34 cm x 17,5 cm
Prezioa: 49, 65 eta 80 €

Tienda Imanes Lupe

Lupe Amunarriz-en imanak

Modelo ezberdinak ditugu, Lupe Amunarriz hondarribiar artistak eskuz margotuak.  Artistaren
irudimenaren arabera: Arrantzaleen auzoa, Guadalupeko Santutegia edo itsasontziak adibidez.

Iman Karratuen rezioa: 8 € / unitatea

Formadun Imanen Prezioa: 10 € / unitatea

grabado-lupe-Amunarriz

Lupe Amunarriz-en grabatuak

Modelo ezberdinak ditugu, Lupe Amunarriz hondarribiar artistak eskuz margotuak. Artistaren  irudimenaren arabera: Hondarribiko hiria, itsasontziak edo arraunlariak traineran adibidez.

Neurriak: 39 cm x 28 cm
Prezioa: 60 €

Tienda BettyApunteArrantzales

Margoak - Betty Pagano

"Esku hutsez egindako apunteak. Arrantzaleak", Hondarribian finkatuta dagoen Betty Pagano artista argentinarrak egina.

Neurriak: 42 cm x 36,5 cm
Prezioa: 65 €

Tienda OleosBetti

Olio-Pintura - Betty Pagano

Olio-pinturan egindako koadroak, Hondarribian finkatuta dagoen Betty Pagano artista argentinarrak egina.

Pintura Haundiaren Neurriak: 24,5 cm x 50 cm
Pintura Ertainaren Neurriak: 29,5 cm x 35,5 cm
Pintura Haundiaren Prezioa: 75 €
Pintura Ertainaren Prezioa: 60 €

Cuadritos de las típicas casas del barrio de la Marina

Margoak - Beatriz Faci

Santa Engrazia ermitaren irudia; Hondarribiko Santa Engrazia tenplu txikia dago irudikatuta, markodun koadroan (ermita Santiagoko bidean dago, Hondarribiari dagokion zatian). Portuko antzinako etxe tipiko baten irudia (etxea 1575ekoa da).
Irudiaren egilea Beatriz Faci da, Hondarribian finkatutako artista.

Neurriak: 20,5 cm x 15,5 cm
Prezioa: 22 €

Mapa handitu