Arma Plaza Fundazioa

ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunea

ARMA PLAZA zentroa Hondarribiko kultur baliabideak hedatzeko sortua da. Hondarribiko hirigune historikoan dago, Karlos V. aren gazteluaren (gaur egun paradorea denaren) aurre-aurrean; eraikina 2009an birgaitua da. Hauxe da Hondarribiko Kultur eta Historia arloko informazioa hedatzeko gunea, urte osoan zehar zabalik egoten da (egunero), eta sarrera dohainik du.

Sede de Arma Plaza Fundazioa

Gune honen xedea bertako biztanle nahiz bisitariei hiriak eskaintzen dituen baliabideez gozaraztea da, bertako historia, ondare ukiezina, eta kultura (egunerokoa, gaur egungoa eta tradizionala) ezagutu eta dastatuz. Eraikineko behe solairuan kultur eta turismo izaerako informazio gunea dago.

Arma Plazaren lehen helburua hiria bere osotasunean dinamizatzea da, gotorlekuaren barruko eta kanpoko erlazio historikoa erakutsiz.

"ARMA PLAZA"ra bisita

ARMA PLAZArentzat bisitaria da nagusi, eta hala, haren esperientzia hobezina izatea du helburu ARMA PLAZAk eskaintzen duen gai funtsezkoenetako bat HIRIA EZAGUTZEA da.

ARMA PLAZA gure erreferentea, eta topagunea da, hiriaren adierazlea.

Hiri osoan barrena egiten diren bisiten abiapuntua da Bertan Hondarribiko historia ezagutarazten da: zenbateko garrantzia zuen gotorlekuak, Portua auzoan izan diren jarduera ezberdinak, beren berezitasun eta aberastasunak, eta udalerria kokatuta dagoeneko ingurune naturala, ondarez hornitua.

Topaketa, erakusketa eta heziketa gunea da Ikasketa aktiborako leku bat sortu dugu eta toki didaktiko bat egituratu da, bisitarien parte-hartzea sustatzeko eta bertako bizilagun eta elkarteak ere partaide izan daitezen. Hori guztia, Hondarribiak duen kultur eta historia alorreko ondarea balioetsi eta kontserbatzeko.

Espazioa

Behe solairua. Bisitarien arreta-gunea eta produktuen erakusketa-salmenta gunea

Arreta-gunea

Bertan herritar eta bisitariei harrera ematen zaie, eta mota guztietako eta eskualde osoko informazio kultural eta turistikoa eskaintzen da. Eta horrez gain, erakusketan salgai dauden produktuen bidez bisitaria gure historiara hurbiltzen da, Hondarribiko gai kulturalak saltzeko gunea den aldetik: bertako produktuak nahiz artisauek sortutako beste hainbat, abian jarritako kultur merchandising baten bidez.

Bisitariei lau hizkuntzatan hitz egiten zaie: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

Lehendabiziko solairua. Erakusketa iraunkorra

Erakusketa iraunkorra

Lehendabiziko solairuko helburu nagusia hiria bere osotasunean dinamizatzea da, hori dela-eta esposizio iraunkorrean gotorleku barruko eta kanpoaldeko erlazio historikoa nabarmentzen da, Harresi Gardena kontzeptuaren bidez.

Erakusketa kartografia historikoz, argazkiz, objektuz eta ikus-entzuneko baliabidez dago osatuta, eta bere diseinua horren baitakoa da. Horrela kontzeptuak hezurmamitu egin dira, eta modu erakargarrian eta iraunkorrean aurkezten dira.

Bigarren solairua: Ikus-entzunezkoen aretoa eta balio anitzeko lekua

Balio anitzeko lekua

Solairu honetan ikus-entzunezko bat dago ikusgai, herriaren adierazgarri diren zenbait pertsona azaltzen dituena.

Haien lekukotasunen bidez Hondarribiaren ikuspegi orokor bat azaltzen zaigu. Hondarribiaren historia eta ondarea, Hondarribiarren ahotik (historia, artea, etnografia, etab.)

Eremu honek aukera ugari eskaintzen ditu etorkizunean hainbat erakusketa, jarduera programa, hitzaldi eta erakunderen arteko topaketa burutzeko, eta hala egiten den heinean, interpretazio zentroaren eskaintza bera ere zabaltzeko.

 

Harremanetarako


Arma Plaza, 9
20280 HONDARRIBIA


(+34) 943 64 36 77
(+34) 943 64 46 23
info@armaplaza.eus
armaplaza@armaplaza.eus

Jendaurreko arreta ordutegia

urtarrila - martxoa

  • Astelehenetik larunbatera: 10.00 - 18:00
  • Igandea: 10.00 - 14:00

 

apirila - ekaina

  • Astelehenetik larunbatera: 10.00 - 19:00
  • Igandea: 10.00 - 14:00

 

uztaila - irailak 14

  • Egunero: 09.30 - 19:30

 

irailak 15 - urria

  • Astelehenetik larunbatera: 10.00 - 19:00
  • Igandea: 10.00 - 14:00

 

azaroa - abendua

  • Astelehenetik larunbatera: 10.00 - 18:00
  • Igandea: 10.00 - 14:00
Mapa handitu