Arma Plaza Fundazioa

Polborina

Hondarribiko Udalaren helburuetako bat  hirigune historikoko ondarea zabaldu eta bultzatzea da.  Hori dela-eta, "HIRI HARRESITUEN INTERPRETAZIO GUNEA" sortu da, hain zuzen ere hiriko oso eraikin adierazgarri batean, Javier Ugarte kalean dagoen antzinako bolbora biltegian. Bertan, ikus-entzunezko baten bidez Hondarribiko Historiaren berri ematen da era didaktiko eta atseginean, bost hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, katalanez, frantsesez eta ingelesez).

Polboriña

Proiektu hau bi xede nagusirekin mamitu da: batetik, Hondarribia hiri harresiduna izanik, bertako eraikin garrantzitsu bat berreskuratzea, hau da, XVII. mendean eraikia den Polborina, eta bestetik, eraikin hau hiritar eta bisitari guztientzat erabilgarri izatea, bertan ikus-entzunezko bat eskaintzen baita, hirigune historikoa ezagutzeko bisitaren osagarri.

Eraikina txikia denez eta ondo kontserbatuta dagoenez, bere jatorrizko egiturari eutsi zaio; horrez gain, daukan harlanduzko ganga aparta nabarmendu da, bereziki ikus-entzunezkoa ematen den unean.

Planteamendu orokorra zera da, bisitari ekin aurretik bisitariari hiriari buruzko ikuspegia eskaintzea, hau da, hiria ezagutzeko gogoa piztea, era argi eta errazean inguruko berezitasun historikoak azalduz: lehenengo giza okupazioak, hiriak izan zuen erromatar jatorria, izan duen gotorleku izaera, bere ingurua eta geografia, gertakizun historikoak, etab. Horretarako ikus-entzunezko eder bat prestatu da, eraikinean guztiz integratua, eta teknologia aurreratuenak eta eszenaratze berritzaile eta harrigarrienak erabiltzen dituena.

Polborina ikusteko aurretik hitzordua eskatu behar da

Egin zure erreserba Arma Plazako Kultur eta Turismo Infomazio Gunean

Mapa handitu