Arma Plaza Fundazioa

Ramery jauregia

ARMA PLAZA fundazioaren egoitza Hondarribiko Hirigune Historikoan dago, Pampinot kalean 16 zenbakia duen eraikinean, Ramery Jauregiko 2. solairuan.

Ramery jauregira bisita gidatuak Hondarribia

Eraikinean Fundazioa ez ezik Hondarribiko Historiaren Lagunen Elkartearen egoitza eta Francisco de Ibero Institutuaren egoitza ere badaude.

Higiezina XIX. mendean eman zuen dohaintzan Ramery familiak. Manuel Manzano Monís arkitektoak konponketa eta berritze lanak egin zituen, museo bihurtzeko. Eraikinaren barruan Gotorlekuaren maketa bat eta Javier Sagarzazu margolari hondarribiarrak egindako erakusketa kartografiko bat daude.

Ramery jauregia ikusteko aurretik hitzordua eskatu behar da

Egin zure erreserba Arma Plazako Kultur eta Turismo Infomazio Gunean

Mapa handitu