Arma Plaza Fundazioa

Eliza nagusiko kanpaiak

Kanpai hotsa hondarribiarren kultur eta doinu paisaiaren osagaia da, herrian duen sinbologia handiagatik. Gure ondare immaterial eta ukiezina osatzen du.

Parrokiako kanpaiak

Hori dela-eta, ARMA PLAZAk, Hondarribiko kanpai-joleen eskariari erantzunez, 2013an Parrokiako 3. eta 4. kanpaiak konpontzeari ekiteko diru-bilketa kanpaina jarri zuen abian.

ARMA PLAZAn ikusi zen aukera ona zela herritarren parte-hartzearen bidez finantzaketa lortzeko, eta “crowdfunding” izenez ezaguna den proiektua jarri zuen abian (mikrobabesa).

Ekimen honekin bat egin zuen kanpai-joleek eta Hondarribiko eta Irungo Udal Bandetako musikari talde batek sustatutako Kontzertuak, organo, metal eta perkusio instrumentuekin emana. Kontzertua Parrokia egin zen 2013ko abenduan, kanpaiak konpontzeko proiektu honen onurarako.

Hondarribiarrek, elkarteek eta enpresa pribatuek oso erantzun positiboa izan zuten, eta ondorioz kanpaiak hala konpondu ziren. Proiektu honetan 200 bat herritarrek hartu zuten parte, eta horiekin batera zenbait elkarte, enpresa eta abarrek: Parrokia, Arrantzaleen kofradia, Musika Banda, Hondarribiko Historiaren Lagunen Elkartea, Tabisa, Río Bidasoa Hotela, Jauregui Hotela, Jaizkibel Hotela, Carlos V.a Paradorea, Izugarria Taldea, Hiruzta, Laia Jatetxea, Alarde Fundazioa, Gayca, Endanea, EAJ taldea, Mariñel burdindenda, Kutxabank-eko langileak…guztiak ere lagungarri.

Aipagarria da Alkain enpresaren ekarpena, 4.kanpaiaren konponketa berak finantzatu baitzuen osorik. Ekarpen horiek eskertzeko ARMA PLAZA Fundazioak bisita gidatuak antolatu zituen Elizako kanpandorrera, kanpai-joleen eskutik kanpaien ezaugarriak ezagutzeko, haien hotsak eta esanahiak.

Parrokiako kanpaiak konpontzeko lanak

Mapa handitu