Arma Plaza Fundazioa

Mariñel itsasontzia zaharberritzea

"Sustraia" taldea, ARMA PLAZA Fundazioarekin koordinatuta eta Hondarribiko Udalaren ekarpen ekonomikoaren bidez, 2012 urtetik Mariñel itsasontzia zaindu eta zaharberritzen ari da, herriaren arrantza irudia berreskuratzeko eta hondarribiar nahiz bisitariek gogoan izateko Hondarribian arrantzak izan duen garrantzia.

Mariñel itsasontzia

Mariñel itsasontzia 21,30 metro luze da, eta Muruaga ontziolan eraiki zen, Bermeon, 1985 urtean. Hegaluzetarako ontzia da, diseinu klasikoa du, eta kroskoa egurrezkoa du, kalitate bikainekoa. Gaur egun oso zaila eta garestia da honen antzeko ezaugarriak dituen egurrezko krosko bat eraikitzea. Esan daiteke Hondarribiko azken itsasontzi klasikoa dela. Hondarribiko Udalak erosi zuen, 2012 urtean.

Mapa handitu