Arma Plaza Fundazioa

Lehen hezkuntzako unitate didaktikoak

Ezagutu Hondarribia, Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoen bilduma da, 6-12 urte bitarteko ikasleentzat pentsatuta. Sei unitate didaktikoz eta irakasleentzako gidaliburuez osatuta dago; bat ikasmaila bakoitzeko (6 guztira).

Helburua, Hondarribiko ondare kulturalaren transmisioan laguntzea da, etenik egon ez dadin belaunaldien arteko herriaren gaineko ezagutzan. Honekin batera, herriarekiko interesa eta motibazioa piztu eta herritartasuna landu nahiko genuke; hau da, herritarren arteko talde sentimendua, atxikimendua.

Material hau, bai ikastetxean, bai etxean, bai kalean landu ahal izateko pentsatuta dago. Herria hobeto ezagutzeko, herrira gerturatzeko, herria gozatzeko, herria maitatzeko.

Irakasleen gidaliburutan, unitate bakoitzean agertzen diren eduki eta jarduerez gainera, beste hainbat proposamen osagarri eta sakontzeko baliabide biltzen ditugu.

Hona hemen egitasmoaren lehenengo alea, baina laster iritsiko dira hurrengoak ere, horretan lanean gabiltza eta! Hurbildu zaitez eta ezagutuz, gozatu Hondarribia!

 EZHO 3Azalak1

 

Mapa handitu