Arma Plaza Fundazioa

Javier Ugarte y Pagés eta Hondarribiko hiria (1852-1919)

Oraingo hau aukera ezin hobea da Javier Ugarte y Pagesen irudira hurbiltzeko (1852-1919), haren heriotzaren mendeurrenean, izan zituen karrera profesional eta literatur ibilbide zabala ezagutzeko, bai eta Hondarribiko hiriarekiko izan zituen inplikazioaren eta zaletasunaren berri izateko ere. ARMA PLAZAn ikusgai egon zen erakusketaz aparte, Fundazioaren eskutik liburua ere argitaratu da. Ikusentzunezko honen bidez haren bizitzaren laburpena erakutsi nahi da. 

Inolako zalantzarik gabe, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, politikari honen kudeaketa funtsezkoa izan bazen ere Hondarribiko hiriaren hirigintza garapenerako, Javier Ugarteren irudia egiaz ez da ezaguna, nahiz eta kale bat izan bere izenean, bere irudia ageri duen eskulturaren inguruan diseinaturiko lorategiekin, eta nahiz eta Hondarribiko parrokia elizako kriptan hilobiratua egon.

Familia osoak ahalegin handia egin behar izan du objektu pertsonalak, argazkiak eta prentsa ebakinak nahiz literatur lanak erakutsi ahal izateko. Legeen alorrean trebakuntza sendoa zuen gizon baten sentsibilitate handia eta moral eta erlijio sineste irmoak nabari dira literatur lan horietan.

javier ugarte euskaraz katalogoa

Horregatik guztiagatik, ARMA PLAZA Fundazioak hiria eraldatzen lagundu duen pertsona ospetsuari esparru bat eskaini eta lehen aipatu bezala haren bizitzaren liburuaren argitalpenean lagundu nahi izan du. 

Mapa handitu