Arma Plaza Fundazioa

Hondarribiko Hatxeruak

Hondarribiko Alardea hiriko kultura ondarearen berebiziko atala da eta horren barruan Hatxeroen eskuadra berezko ezaugarriak dituen elementu adierazgarria da. Hala ere, haren jatorria eta bilakaera nahiko ezezagunak dira. Horregatik, udaran konpainia honi erakusketa eskaini ondoren, Mikel Jauregiren eskutik eta gaur, urriak 17an, Hondarribiko Hatxeruak deitzen den liburua argitaratzen da.

Portada EUSK

Euskarri honen bidez antzinatik gaur egunera arteko irudi honen bilakaera hobeto ezagutzeko aukera plazaratzen zaigu. Liburuarekin batera eta Beñardo Lazkanotegiri esker, Hatxeruak, sentimenduari ateak zabaltzen... ikus entzunezkoa ere egin da. Hatxeroen eskuadraren parte hartze ezberdinak  pelikuletan bildu eta denborarekin galtzear dauden adinekoen elkarrizketak eta pasadizoak ere proiektu honetara gehitu dira. Liburua ikus entzunezkoarekin batera 40 eurotan ARMA PLAZA Kultur eta turismo informazio gunean, Hondarribiko zenbait liburudendetan eta web gune honetako on-line dendan salgai dago. 

Mapa handitu