Arma Plaza Fundazioa

"Itsasoa, Ondarea eta Euskara. Enrike Lekuona Ikerketa Beka"

 Hondarribiko Udalak, 2019ko urriaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, "Itsasoa, ondarea eta euskara. Enrike Lekuona ikerketa beka" sortu du.

Ikerketa beka hau, euskarazko ikerketa sustatzeko eta euskaltzale, itsas ingeniari eta ikertzaile hondarribiarrari omenaldia egiteko sortu da. Alabaina, hura omentzeaz harago, bekaren asmoa ezagumendua zabaltzea eta Hondarribiaren garapena sustatzea da. Hondarribiko ARMA PLAZA Fundazioak, erabaki horren bidez, bere gain hartu du Itsasoa, Ondarea eta Euskara. Enrike Lekuona Ikerketa beka bekaren deialdia.

Beka hauen ikerketa esparruak Enrike Lekuonak bere bizitzan landutako honako hauek dira:

1. Itsasoa: arrantza, itsasoa, itsaso-ondarea eta itsas emakume-gizonen bizimodua.
2. Euskal kultura eta kultura ondarea.
3. Euskara.

Bekaren ezaugarrien laburpena:

Erakunde emailea: ARMA PLAZA Fundazioa

Zenbatekoa: 10.000 € 

Hartzaileak: graduatua edo goi mailako tituludun izatea eta EGA tituluaren edo horren baliokidea den ziurtagiria izatea.

Baldintzak:
• Eskatzailea graduatua edo goi mailako tituluduna izatea ezinbestekoa da. Taldeen kasuan, gutxienez erdiak bete beharko du baldintza hori.
• Eskatzaileek euren euskarako gaitasuna egiaztatu beharko dute EGA tituluaren edo horren baliokidea den (C1, HE3 /PL3) ziurtagiri bidez. Lantaldeen kasuan, euskara gaitasuna parte hartzaileen erdiak gutxienez egiaztatu beharko du.

Aurkezteko modua: 

- Eskabideak ARMA PLAZA Fundaziora (Pampinot kalea 16, 20280 Hondarribia) zuzenduko dira, aurrez aurre, 09: 00etatik 15: 00etara.

- Posta elektronikoz, armaplaza@armaplaza.eus helbidean, 2020ko urriaren 19an, 00: 00etatik 2020ko azaroaren 20ko 23: 59ra.

- Postaz. Posta bulegoetan aurkeztutako eskabideak ARMA PLAZA Fundaziora zuzenduko dira, gutun-azal irekian, Posta Zerbitzuko funtzionarioak data eta zigilua jar diezazkion dokumentazioa aurkezteko epearen barruan ziurtatu aurretik. Kasu horretan bakarrik ulertuko da instantziak Posta Bulegoan entregatu ziren egunean sartu direla ARMA PLAZA Fundazioko bulegoan.

Epe irekiera data: 2020/10/19

Epe amaiera data: 2020/11/20

Beharrezko dokumentazioa

PROIEKTUARI LOTURIKO DOKUMENTAZIOA

• Eskaera orria (I. Eranskina).
• Ikerketa gaiaren eta lan metodologiaren deskribapena,gehienez ere 15 orrialde edo 4.500 hitz.

IKERTZAILE BAKOITZARI DAGOKION DOKUMENTAZIOA

• Ikertzaile arduradunaren espediente akademikoa; lantaldeen kasuan partaide guztiek aurkeztu beharko dute (II. Eranskina).
• Euskera gaitasuna: EGA, C1, HE3/PL3 edo baliokidea.

Dokumentazio gehigarria

• Eskatzaileak duen banku-kontuaren titularitatearen frogagiria (III. Eranskina).
• Eskatzaileak zerga alorreko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete izanaren frogagiria. Lantaldeen kasuan, parte hartzaile guztienak.
• Erantzukizuneko aitorpena, eskatzaileak dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapen administratiborik edo penalik ez duela eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ez duela egiaztatzen duena (IV. Eranskina).
• Erantzukizuneko aitorpena, edozein administrazio publikotatik edo erakunde publiko edo pribatutatik xede eta helburu bererako dirulaguntza edo bekarik, eskatu ez dela edo jaso ez dela dioena (IV. eranskina).
• Erantzukizuneko aitorpena, dirulaguntzak itzultzeko betebeharretan egunean daudela dioena (IV. eranskina).
• Erantzukizuneko aitorpena, eskabidean jasotako datuak egiazkoak direla eta betebeharrak betetzen dituela dioena (IV. eranskina).

Oharrak

AZTERKETA ARLOAK

Enrike Lekuonak bere bizitzan zehar landutako esparruak: itsasoa, ondarea eta euskara.

BEKAREN EZAUGARRIAK

Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz egongo dira.
Bekaren iraunaldia, gehienez, 18 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita.
Bekaren diru zenbatekoa 10.000 €-koa izango da. 
Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du.

ESLEIPEN PROZEDURA

Beka hau ARMA PLAZA Fundazioaren Patronatuak esleituko du, Ebaluazio Batzordearen proposamena jaso ondoren. Proposamen hori aipaturiko batzorde horrek epaitutako merezimendu lehiaketaren emaitzan oinarrituko da eta honako hauek osatzen dute:

• Batzordeburua: ARMA PLAZA Fundazioko burua.
• Batzordekideak:
     Enrike Lekuonaren familiakoek izendatutako ordezkaria.
     Aranzadi Zientzia Elkartearen 2 ordezkari.
• Idazkaria: ARMA PLAZA Fundazioko koordinatzailea edo aholkulari juridikoa.

Horiez gain, Batzordeak hala erabakiko balu, aurkeztutako gaien inguruko pertsona adituen laguntza eta aholkularitza eskatu ahal izango du.
Eskatzaileek aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, Ebaluazio Batzordeak informazio osagarria eskatu dezake edo/eta hautagai batzuk proiektua defendatzera dei ditzake.

ESLEITZEKO IRIZPIDEAK

• Eskatzaileen espediente akademikoa eta curriculuma (0 – 10 puntu).
• Ikerketa proiektuaren interesa, zuzentasuna eta balio zientifikoa, originaltasuna eta bideragarritasuna (0 – 30 puntu).
• Hondarribiarekin zuzeneko lotura duen gaia izatea (0 – 10 puntu).

BEKADUNEN BETEBEHARRAK

• Lanaren garapenari buruz (egindakoa eta egiteko dagoena), aurkeztutako proiektuaren araberako txosten bat bidaltzea bekaren lehen 9 hilabeteak igarotakoan.
• Aurreikusitako planaren edo lantaldearen osaketaren aldaketen berri ematea. Halakorik ezin daiteke egin ARMA PLAZA Fundazioaren baimenik gabe.
• Bekaren 18 hilabeteak igarotakoan memoria (ikerlanaren beraren azken erredakzioa) aurkeztea.
• Lanaren luzerak 100 eta 300 orrialde artekoa izan beharko du, orrialdeko 30 lerroz eta lerroko 60 idazki-zeinuz, grafikoak, argazkiak eta antzekoak dituzten orrialdeen kasuan izan ezik.
• Egileak 30 lerro inguruko laburpena eta edukiaren berri ematen duten deskribatzaileak erantsiko ditu euskaraz gain, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez.
• Bekarako lana bukatutakoan, jendaurrean aurkeztu beharko da.
• Ikerlanaren garapenaren txostena edo amaierako memoria entregatzeko azken epea betetzen ez bada edo epaimahaiaren iritziz nahikoa kalitaterik ez badu, justifikazio edo gainditu ezinezko arrazoirik gabe, irabazleari penalizazioak ezarriko zaizkio (beka honen oinarrien 10.puntua).

ORDAINKETAK

Ordainketa modu honetan egingo da, izapide administratiboak burutu ondoren:
• Kopuru osoaren %40a, beka ematen den une berean, aurreordainketa moduan.
• Kopuru osoaren %40 beka ematen zaionetik 9 hilabetera, baldin eta Ebaluazio Batzordeak onartzen badu irabazleak edo lantaldeak aurkeztutako bekaren txostena, ordura arte egindako lana eta 6.2 puntuaren arabera beka amaitzeko falta dena jasotzen dituena.
• Gainontzeko %20, bekaren bukaeran, lana aurkeztu eta Ebaluazio Batzordeak ontzat eman ondoren.

Lana amaituko ez balitz, bekadunak jasotako diru guztia itzuli beharko lioke udalari. Ikerlanak sor ditzakeen gastuak bekadunaren kontura joango dira.

LANEN JABETZA

Lan horiek jabetza intelektualaren eskubidea arautzen duten arauen esparruan erabiliko dira, indarrean dagoen legerian jasotako moduan. Lana ustiatzeko eskubideak ARMA PLAZA Fundazioarenak izango dira. Fundazio horrek eskubidea izango du lana osorik eta/edo partzialki erreproduzitzeko edo argitaratzeko, egoki deritzonean, bere kontura edo akordio bidez, ahal dela Hondarribiko Udalarekin lankidetzan. Nolanahi ere, egilea edo egileak aipatu beharko dira.

Azken memoria aurkeztu eta bi urteko epean ARMA PLAZA Fundazioak lana argitaratu ez badu, egileak edo egileek material hori erabili ahal izango dute egokien iruditzen zaiena egiteko. Kasu horretan, egileak edo egileek jasotako bekaren aipamena egin beharko dute (bekaren izena eta beka esleitzen duen erakundearen eta haren laguntzaileen izenak adieraziz) eta argitaratutako lanaren 20 ale eman beharko dizkiote ARMA PLAZA Fundazioari. Euskarri digitalean bakarrik argitaratzen bada, dagozkien logotipoak sartu beharko dira.

Harreman eta informaziorako helbideak:

Helbide postala: ARMA PLAZA Fundazioa. Erref. : ENRIKE LEKUONA Beka
Pampinot Kalea, 16. Ramery Jauregia.
20280, Hondarribia (Gipuzkoa)
Helbide elektronikoa: armaplaza@armaplaza.eus
Telefonoa: 943 64 46 23
Web gunea: http://www.armaplaza.eus

Mapa handitu