Arma Plaza Fundazioa

Constantino Virtoren “Arrantzaleak” liburua argitaratzea

ARMA PLAZA Fundazioak Hondarribiko Udalaren eta San Pedro Itsasgizonen Kofradiaren babesarekin “Arrantzaleak” liburua argitaratu du, Constantino Virto Olascoaga hondarribiarraren idazlana.

Liburu honetan berrogei-berrogeita hamargarren hamarkadetako baxurako arrantzaren historia aztertzen da, eta protagonista nagusia “arrantzale familia da”, Hondarribiko historiarekin hain lotua den hori.

Constantino Virtoren “Arrantzaleak” liburuaren azala

Liburua batez ere pedagogikoa da, hizkera xumea du, eta horren bidez baxurako arrantzaren alderdiak azaltzen dizkigu. Arrantzarako apareju eta desagertutako tresna askoren marrazkiak ditu, lumaz eginak, eta azalpen oharrez hornituak. Arantzako alderdiak ez ezik, protagonista nagusia arrantzalea bera ere bada, bere arazoak, gizarte bizitza, etxebizitza, osasuna, irakaskuntza, etab.

Erlazionatutako loturak

Mapa handitu