Arma Plaza Fundazioa

San Pedro Kaleko argazki erakusketa

San Pedro kalea berriritartzeko lanak zirela-eta ARMA PLAZA Fundazioak kultur ekimen berri bat jarri zuen abian, gure historia gogora dezagun. Ekimena, zehazki, San Pedro kaleari buruzko antzinako argazki erakusketa izan zen.

San Pedro kaleko antzinako argazki bat

Proiektua hezurmamitzeko lan-talde bat osatu zen, Mikel Jauregi, José Mari López, Floren Portu eta Javier Sagarzazu hondarribiarrek osatua. Haiekin erakusketaren egitura diseinatu zen: argazki erakusketa San Pedro kalean nahiz Itsas Etxea Auditoriumean.

Gainera, hondarribiarren inplikazioa eta parte-hartzea bilatu nahian, kalea azaltzen zuten argazkiak biltzeko kanpaina jarri zen martxan, kalearen hirigintza garapena, bertako dendak, jendea etab. islatzeko. 50 pertsonak baino gehiagok laga zituzten haien argazkiak, eta kasu askotan argazkian ageri ziren pertsonak identifikatzen lagundu zuten.

380ren bat argazki bildu ziren. Guztiak ere formatu digitalean erakutsi ziren, eta 100 argazki baino gehiago hautatu eta erreproduzitu egin ziren. Erakusketan 1885-1985 bitarteko irudiak azaldu ziren, eta horietan San Pedro kaleko eraikinen garapen urbanistikoa ageri zaigu.

Erakusketa hau omenaldia da, “Hondarribia” oro har eta Portua zehazki haien bihotzean sentitzen duten pertsona guztientzat. Guztiei ere mila esker haien parte-hartzeagatik eta laguntzagatik. Espero dugu esperientzia honek emaitzak ematea etorkizuneko proiektuetan.

Mapa handitu