Arma Plaza Fundazioa

Hondarribia Ondareen Foroa

Hondarribia Ondareen Foroaren xedea mundu osoko arkitektoak Hondarribiko ondarea aztertzera erakartzea da.

Arkitektoen foroak mundu osoko adituak biltzen ditu, bertakoak, nazionalak nahiz nazioartekoak. Arkitekto horiek Hondarribiko ondare balioa aztertzen dute: lurraldea, paisaia, monumentuak, ondare immateriala…eta foroaren ustez aipagarria da udalerria ondare hori zaintzeko egiten ari den lana.

I. HONDARRIBIA Ondareren Foroa

 

I. HONDARRIBIA Ondareren Foroa

ARMA PLAZA Fundazioak Teusaren babesarekin I. HONDARRIBIA Ondareen Foroa antolatu zuen. Jardunaldia bi egunekoa izan zen, eta bertan mundu osoko arkitektoak bildu ziren hirian eraikitako ondarearen garrantziari buruz eztabaidatzeko.

Ondorioz "Hondarribiko Gutuna" agiria sinatu zen.

Ondareen I. Foroan hizlari hauek hartu zuten parte:

  • Ramón Gutiérrez, arkitektoa. CEDODAL (Latinoamerikako Arkitekturaren Dokumentazio Zentroa) erakundearen sortzailea eta bertako idazkaria. CEDODAL. Gaia: "Arkitekturaren Dokumentazio Zentroa (CEDODAL), eta ondare balorazioa"
  • Lluis García, Unescoko ordezkaria (Katalunia). UNESCO. Gaia: "Kultur ondare inmateriala eta nazioartean duen proiekzioa"
  • Pablo Fernández- Longoria, arkitektoa eta WMFko proiektuetako Zuzendaria. Gaia: "Worldwide Monument Fund"
  • Manuel Iñiguez & Alberto Ustárro, arkitektoa eta EHUko katedratikoa. Gaia: "Hondarribiko gotorlekua zaharberritzea"

Era berean, CEDODAL eta ARMA PLAZA Fundazioaren arteko lankidetza hitzarmena sinatu zen.

II Foro Hondarribia de los Patrimonios

 

II. HONDARRIBIA Ondareren Foroa

"II. HONDARRIBIA Ondarteen Foroak" bi alderdi nagusi izan zituen, batetik Gotortutako Ondarea, eta bestetik gastronomia.

Foroan 10 hirik hartu zuten parte: Hondarribia, Donostia, Baiona, Bartzelona, San Juan de Puerto Rico, Buenos Aires, Indietako Cartagena, Bogota, Ciudad de Panama eta Popayan (Kolonbia). Gainera, bost unibertsitateren lankidetza izan zuen: Euskal herriko Unibertsitatea, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa, Puerto Ricoko Unibertsitate Politeknikoa, Bogotako Jorge Tadeo Lozano Unibertsitatea, eta Amerika Latinoko eta Karibeko ISTHMUS Arkitektura eta Diseinu Eskola, Ciudad de Panama hirikoa.

Gastronomiari buruzko Foroa eta tailerra

Lehendabiziko astean, ostalaritza Elkartearen lankidetzarekin gastronomiari buruzko foro bat egin zen, eta bertan hitzaldiak eta mahai-inguruak izan ziren.

Hiru chef kolonbiarrak sei jatetxetan "HAMAR ESKU SUKALDEAN" esperientziaren protagonistak izan ziren; jatetxeetan, lokaleko chefarekin batera, oso menu joria sortu zuten, kolonbiar sukaldaritza mota ezberdinen erakusgarri.

Ondareen Foroa

II. Foroaren helburua Unescoko katedra bat sortzea izan zen, katedra ozeano eta muga gaindiko ondareei buruzkoa; egoitza nagusia Hondarribian izan zuen, eta pareko egoitzak San Juan de Puerto Ricon (Puerto Ricoko Unibertsitate politeknikoa), Popayan hirian (Caucako Unibertsitatea), Indietako Cartagenan, eta Bogotan (Jorge Tadeo Lozano Unibertsitatea).

Bigarren astean zehar Europa eta Amerika Latinoko adituek hitzaldiak eman zituzten gotortutako ondarea zela-eta.

  • Enric Massip, Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa. Gaia: "Bartzelona: Harresiak behera"
  • Marie-Christine Rivière, Baionako Kultur eta Ondare arloko Zuzendaria. Gaia: "FORTIUS: Baiona eta Iruñeko Gotortutako ondarea turismo eta kultur alderdietan balioztatzea"
  • Jorge Rigau, Arqpoli hiriko Arkitekturako Eskola Berria UPPR. Gaia: "Irla bat bi aldiz gotortu zutenekoari buruz: Hormak harresien gainean San Juan de Puerto Rikon"
  • Ramón Gutiérrez, Latinoamerikako Arkitekturaren Dokumentazio Zentroa CEDODAL. Gaia: "Ondarearen kultur integrazioa birsortzea"
  • Rodrigo Arteaga, UJTL, Indietako Cartagena. Gaia: "Sistematik objektura – Gotorlekuak Indietako Cartagenako kultur paisaian"
  • Alberto Escovar, Amerika Latinoko eta Karibeko Eskola Tailerren Sarea. Gaia: "Kolonbiako tradiziozko sukaldaritza berreskuratzeko politika"
  • Eduardo Tejeira, Amerika Latinoko eta Karibeko Arkitektura eta Diseinu Eskola, Isthmus. Ciudad de Panamá. Gaia: "Portobelo, San Lorenzo eta Ciudad de Panamako gotorlekuak: Arazoak eta aukerak"
  • Luis García, UNESCOrako Ondare Immaterialari buruzko Aholkularia. Gaia: "Kultur Ondare Immaterialak garapen iraunkorrari egiten dion ekarpena"
  • Manuel Iñiguez y Alberto Ustároz, EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa. Gaia: "UNIBERTSITATEAK & GOTORLEKUAK TAILERRA, mugako katedra, ozeano gaindikoa"

Gainera, aldi berean aste osoan zehar EHUko Eraikitako Ondarearen Zaharberritze eta Kudeaketa Integralari buruzko Masterreko ikasleek Workshop bat garatu zuten (lan-tailer trinkoa), eta gaia Magdalena baluartea eta bere ondoko eremua izan zen. Tailerrean zuzendariak Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Manuel Iñiguez eta Alberto Ustárroz arkitekto eta katedratikoak izan ziren.

 

IIIencuentro01

III Hondarribia Ondareen FOROA

Aurten ere Hondarribiko hiria III Hondarribia Ondareen Foroaren lekuko izan da. Jardunaldietan mundu mailako ondare arkitektura arloko adituak eta Unescoko hiri sortzailea den Tsuruoka-ko (Japonia) sukaldariak etorri dira, bertan Gastronomia eta Ondare Historikoa landu dira, eta ekimena 2015eko martoxaren 9tik 15era izan da.
Aurten egitarau joria diseinatu da, hitzaldi, erakusketa, liburu aurkezpen eta gastronomia adierazpenez osatua.
III Hondarribia Ondareen Foroa jaio zen ondare historikoa eta bere hiri harresitua hedatzeko, bultzatzeko eta balioan jartzeko. Oraingo honetan ondare gastronomiko eta gotortuaren inguruan lan egin da, Hondarribiko Udalarekin, Hazi Fundazioarekin eta Hondarribiko Ostalaritza Elkartearekin elkarlanean.

IIIencuentro022

Honetarako hiri gotortuetan jakintsuak diren zenbait pertsona ospetsu eta abenduan Gastronomian UNESCOko Hiri Sortzaile izendatutako Japoniako Tsuruoka hiriko hiru sukaldari izan ditugu.

Ondare gotortuaren ardatzean Miami, Cartagena de Indias, Figueras, Jaca, Iruña eta Navarrenx-eko unibertsitateetako adituek parte hartu dute beraien hitzaldien bidez.

IIIencuentro033

Ondare gastronomikoaren esparruan batetik Tsuruokako 3 sukaldari japoniar, eta bestetik teknikari bat (Gastronomiaren alorrean Unescoko Hiri Sortzaile izateko aurkezpenean lan egin zuen teknikaria) izan dira. Horrez gain, beraien esperientziarekin laguntzeko eta etorkizunean lankidetza aukerak sortzeko, Bilbo eta Granada (Diseinuan eta Literaturan Hiri Sortzaieleak hurrenez hurren ) hirietako teknikariak ere izan dira.

IIIencuentro05

Ardatz gastronomikoaren plater nagusia 2015eko martxoaren 12, 13 eta 14an Laia, Abarka eta Hotel Jaizkibel jatetxeetan antolatutako afari japoniarrak izan dira. Honekin zerikusia duten eta jendeari irekiak izan diren beste ekintza batzuk ere egin dira: arrain zopa tailerra, tearen zeremoniari buruzko tailerra, eta arrain mozketaren gaineko erakusketa bat, azken hau hilaren 15ean, igandea, Hiruzta Upategian.

IIIencuentro044

 

 

IV Hondarribia Ondareen FOROA

 

V. HONDARRIBIA Ondareen Foroa

ARMA PLAZA Fundazioak eta Hondarribiko Udalak antolatua, maiatzaren 4, 5 eta 6an burutuko da V. Ondareen Hondarribia Foroa. Helburu nagusiena, Hondarribiaren historian eta bizimoduan harresiek izan duten eraginaren inguruko hausnarketa bat burutzea da. Hiri gonbidatua Dakar izango da, Senegal-go hiriburua, eta hitzaldiak, jardunaldiak, gastronomia ekimenak eta gauez harresietara egingo den bisita gidatua dira.

Bosgarren urtez, gure ondarea balioan jartzeko asmotan Ondareen Foroa antolatzen da. Alde batetik, harresien izaeraren eta esanahiaren inguruko ikuspuntu osoagoa eskaini nahi da. Creacity programa europarraren baitan Iruña eta Baionarekin batera ekin zaio lanari".

Osteguna 4an, Carlos V paradorean, goizeko 9:00etatik hasita, goiz eta arratsaldeko saioetan, hitzaldiak egongo dira, eta gauez, gauez Harresietara bisita egingo da Hondarribiko antzerki taldeko aktoreekin eta akordeoi-jole baten animazioarekin.

Ostirala 5ean, Senegal-eko gastronomia izango da protagonista, Uralde-Berri jatetxean egingo den afariarekin 21:30ean.

Larunbata 6an, Suzanne Badiane eta Mapate Ndiaye sukaldari senegaldarrekin, jaki senegaldarrak salduko dira kalean, eta bazkari herrikoia egingo da San Pedro kalean showcooking batekin. Jasotako diru guztia 'Hondarribia-Katsikas Boluntario Taldeari' emango zaio. Goizeko 11:00etatik hasiko da ekimena.

Amaitzeko, larunbatean 21:30ean Arraunlari Berri jatetxean Dakar-Hondarribia fusio-afariaz gozatu ahal izango da, errezeta senegaldar eta euskaldu tradizionalak uztartuz.

Guzti hau Hazi, Teusa, Alkain, Amona Margarita Poctefa-Creacity Europar Fondoa, Mikel Muñoz, Gorka Cepeda, Faly Thiam... erakunde, enpresa eta partikularrei esker egingo da.

Hitzaldi guztiak irekiak izango dira eta bisita gidatua doakoa izango da.

Informazio gehiago

Mapa handitu