Arma Plaza Fundazioa

Kultur merchandising-a martxan jartzea

2003ko otsailean ARMA PLAZA Fundazioak bere merchandising izaerako erakusketa-denda kulturala inauguratu zuen. ARMA PLAZAren helburuetako bat gure herriko artisau eta artisten jarduera sustatu eta hedatzea da, hain zuzen ere herriko ondare historiko eta kulturalarekin zerikusia duten produktuen bidez.

Arma Plazako eraikinean merchandising-ak dituzten erakusmahaiak

Hori dela-eta, ARMA PLAZA Fundazioa herriko artisau eta artistekin jarri zen harremanetan. Denborak aurrera egin ahala beste zenbait artista eta artisauk ere bat egin dute proiektuarekin, eta haien sormen-lanak ARMA PLAZAn erakusgai jarri dituzte, ikusita zein lan egiten den espazio horretan.

ARMA PLAZAn haien lanak erakusgai dituzten artisau eta artistak

  • Javier Sagarzazu, margolari hondarribiarra
  • Constantino Virto, marrazkilari hondarribiarra
  • Menina, Hondarribiko tailerra, artisautzazko txotxongilogilea
  • Juan Arizmendi, egurrezko taila eta maketak. Arrantzale erretiratua
  • Igor Obeso, beira-haizatze lanetan artisaua
  • Josean Calvo, egurrezko tailuen egilea
  • Hiruzta, Hondarribian txakolina egiten 1go. upategia
  • Paperki, papera eskuz egiten duen artisautzazko enpresa
  • Kikis Álamo, bitxiak egiten dituen artisaua, Hondarribian finkatua
  • Papikop, Hondarribiko denda; koadernoak egiten ditu
  • Lupe Amunarriz, abanikoak egiten dituen artisaua
  • Betty Pagano, margolaria; Hondarribian finkatua
  • Beatriz Faci, margolaria; Hondarribian finkatua
  • Ana Alzola, arkitektoa. Bitxiak egiten ditu harri erdibitxiekin
  • Ubetagoyena, Guadalupeko Amabirjina harrian zizelkatzen du
Mapa handitu