Arma Plaza Fundazioa

Guadalupeko Gotorlekuaren Memoria Historikoa

2012 urtetik hasita eta 2013 urtean zehar ARMA PLAZA Fundaziotik bisita gidatuak garatu ditugu Gotorleku barrua ikusteko, eta oso harrera ona izan dute.

2013ko maiatzetik 3.000 pertsonak baino gehiagok bisitatu dute Guadalupeko Gotorlekua. Gehienak eskualdekoak ziren, eta deigarria egin zaigu ikustea askotan gotorlekuarekin harreman zuzena izan duten herritarrak hurbildu zaizkigula. Pertsona adinduak ziren, Gotorlekuan gertatutakoa gogoratu eta haien bizipenak azaldu dizkigutenak.

Bisita gidatuetan zehar, kontuan izanik bisitariek berek ematen zizkiguten datu interesgarriak, informatzaile anonimo horiekin harremanetan jartzeko datuak biltzea erabaki genuen.

Bisitariek berek bisitan balorazio positiboak egin dizkigutenez, eta horietan eman den informazioak interesa piztu duenez – izan ere datu ezezagunak eta interesgarriak azaldu dira -, Guadalupeko Gotorlekuaren memoria historikoa berreskuratzeko proiektuan lan egitera animatu gara, Mikel Pikabearen lankidetzarekin.

Mapa handitu