Fundazioen Europako Eguna

2015. urtea

2015eko urriaren 1ean, ARMA PLAZA Fundazioak doakotzat jo zituen Fundazioen eta Emaileen Europako Egunaren ospakizun gisa programatutako bisita gidatu guztiak. Hauek izan ziren programatutako bisitak: goizean Alde Zaharra eta Portu auzoa (arrantzaleen auzoa) eta arratsaldean Hirigune Historikoa.

2014. urtea

2014ko urriaren 1ean, ARMA PLAZA Fundazioak Fundazioen eta Emaileen Europako Egunaren II. edizioan parte hartu zuen. Ekimen horren bidez, % 10eko deskontua egin zitzaien ARMA PLAZAn salgai zeuden merchandising kulturaleko produktu guztiei.

2013. urtea

2013ko irailaren 29an, ARMA PLAZA Fundazioak bat egin zuen Fundazioen Nazioarteko Egunarekin, eta jarduera zehatz bat proposatu zuen: Guadalupeko Gotorlekuko bisita gidatuak, doan.