Hondarribia bisitatzeko audiogida.

 

Hondarribiko hiria disfrutatzeko aukera anitzak daude eta bisitatzen gaituen orok hiria bere erara ezagutzea merezi duela uste dugu. Horretarako, bisita honen audioa jarraitzea proposatzen dizuegu, modu horretan, hiria zuen erritmora aztertzeko askatasuna izango duzue. Nahi duzuten lekutik hasi zaitezkete, liluratuta utzi zaituzteten txoko horretan nahi adina gelditu edo audiogidaren azalpena berriz entzun dezakezue. 

Audiogidak sarrera batekin hasten da eta Hondarribira iritsi baino lehen entzutea gomendatzen daIbilbide ezberdinak proposatzen dizkigu, gustukoen duguna egin ahal izateko. Audioarekin batera argazki zein bideoek hiriaren historia bizia ilustratzen dute. 

 

audiogidak 2020 uztaila

 

Hondarribiko gida audiobisuala Noa audiogidak enpresak  egindako hiriko audiogidaren oinarri hartuta jaiotzen da. Audiogida hori Hondarribiko Hirigune Historikoaren ondoan kokatzen den Hotel Río Bidasoak bultzatu eta patrozinatu zuen. Gaur egungo formatura egokitzeaz gain, Alambre Estudio enpresak material osagarriak garatu, beste hizkuntzetara moldatu eta martxan jarri du. Proiektua Hondarribiko Ostalaritza Asoziazioak bultzatu du. Audiogida euskeraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez eskuragarri dago, bai Apple zein Android plataformarentzat egina eta sakelako telefonoan zein tabletan erabili daiteke. 

Jarraian audiogida deskargatu ahal izateko bi esteka uzten dizkizuegu: 

http://audioguiasnoa.com/hondarribia.asp

http://www.gida.es/work-in-progress/proyecto/d/guia-turistica-de-hondarribia/

Esperientziaz goza dezazuen espero dugu!