2022-2024 Enrike Lekuona II. Bekaren irabazleak

 

ARMA PLAZA Fundazioak, Hondarribiko Udalarekin elkarlanean, Hondarribian euskararekin zerikusia duten alderdiak aztertu nahi dituzten ikertzaileentzako Enrike Lekuona II. Bekaren irabazleen izenak jakinarazi ditu.

 

Letizia Garcia Fernandez eta Aitor Errazkin Vicente Mondragon Unibertsitateko irakasleak dira. Biek esperientzia zabala dute, beste irakasle-ikertzaile batzuekin batera, Hizkuntza Tutoretzan izeneko proiektuan, hiru helburu argi dituenak: ikasleen hizkuntza-portaeren eta jarreren diagnostikoa egitea; euskararen gaineko kontzientzia piztea, gogoeta soziolinguistikoaren bidez, haren erabileran eragiteko, eta ikasle-profil desberdinekin hizkuntza-erronkak lantzeko espazioak identifikatzea eta eskaintzea.


Proiektu irabazleak Soziolinguistika eskolan: gaztetxoen hizkuntza ohituren mudantzarako gako izenburua du. Bere ikerketa lana Hondarribiko euskara gazteen artean eta gure hiriko eskola eremuan aztertzeari buruzkoa da.