Hondarribia, 2023ko urtarrilak 13
ARMA PLAZA Fundazioak bultzatutako Ezagutu zure hiria programaren barruan, urtarrilaren 27an, ostirala, arratsaldeko 19: 00etan, ARMA PLAZA eraikinean (2. solairua) Mikel Jauregik Santa Maria Magdalena, izen bat, hainbat istorio hitzaldia emango du, Koldo Ortegak lagunduta.
Hurrengo egunean, hilaren 28an (larunbata), 11: 30ean, Mikel Jauregiren azalpenekin, bisita gidatua egingo da Magdalenaren Basilika izandakora, Portua auzoko Magdalena eliza berriaren bisitarekin jarraitzeko. Portuko eskailera mekanikoen plazatxoa izango da elkargunea.
Erreserbatu Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo deitu 943 64 46 23 edo 943 64 36 77 telefonoetara.
![]() |