Hondarribia, 2023ko otsailak 9
ARMA PLAZA Fundazioak bultzatutako Ezagutu zure hiria programaren barruan, otsailaren 24an, ostirala, arratsaldeko 19: 00etan, ARMA PLAZA eraikinean (2. solairua) Denis Alvarezek Hondarribia herri txikia al da? XVI.-XVII. mendeetako errotarrien ekoizpenaren berpizkundea izeneko hitzaldia emango du.
Hurrengo egunean, hilaren 25ean (larunbata), 11: 30ean (euskaraz) eta 12: 00etan (gaztelaniaz), bi bisita gidatu egingo dira Jaizkibelen errotarriak ateratzen ziren lekura. Ibilbidea arina izango da, 4 km ingurukoa eta 180 metroko desnibel metatua izango du. 2 ordu inguruko iraupena izango du.
Erreserbatu Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo deitu 943 64 46 23 edo 943 64 36 77 telefonoetara.