%100 Hondarribia

Bisita honi esker, hirigune historikoaren eta Portu auzoaren, hots, arrantzaleen auzo tradizional eta koloretsuaren, arteko kontrastea ezagutzeko aukera izango duzu.

 

Hirigune historikoan, Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Maria eliza, Erdi Aroko kale nagusiak, etxe eta jauregi blasoidunak, berpizkundeko harresia eta San Nikolas atea ikusiko ditugu. Harresitik irten aurretik, Gipuzkoa plaza ederretik igaroko gara. Portu auzora iritsitakoan, arrantzaleen etxe zahar eta koloretsuek ongietorria egingo digute. Arrantzari lotutako iragana eta oraina ezagutzeko haren kaleetatik ibiliko ondoren, Kai Zaharrera iritsiko gara eta bertatik Bidasoa ibaiaren bokalearen ikuspegi ederra izango dugu.

Ez utzi bi auzo hauen historian eta tradizioetan murgiltzeko aukera hau ihes egiten. Anima zaitez!

 

 

  

 

Botón R50V