Hondarribia sentitu

Aniztasun funtzionala duten pertsonei zuzendutako bisita gidatua

 

Hondarribian asko dago ezagutzeko eta sentitzeko! Horregatik, Sentitu Hondarribia ekimenaren bitartez, hiria ikusteko, entzuteko eta ukitzeko esperientziak bilatzen ditugu.

Programa honek lau bisita ditu, parte-hartzaileen irisgarritasun-beharren arabera egokituak. Konkretuki irisgarritasun fisikoaren, ikusmen irisgarritasunaren, entzumen irisgarritasunaren eta irisgarritasun kognitiboaren arabera egokituak:
 
 

 
 
  1. Hondarribian barrena ibilaldia

Bisitari buruzko informazioa:

  • Jarduera: bisita gidatua
  • Iraupena: 2 ordu inguru
  • Irteera puntua: San Pedro kalea
  • Amaiera puntua: Arma Plaza

 Irisgarritasun fisikoari buruzko informazioa: 

  • Ibilbidea orokorrean laua da, hirigune historikora igotzeko igogailua erabiliko da.
  • Hirigune historikoko galtzada harrizkoa da, baina bertan egin behar den ibilbidea laburra da.
  • Ibilbidean komun publikoak

 


 

  1. Hondarribia zure eskuetan

Bisitari buruzko informazioa:

  • Jarduera: bisita gidatua
  • Iraupena: 2 ordu inguru
  • Irteera puntua: Santa Maria Atea
  • Amaiera puntua: San Pedro kalea

 Ikusmen irisgarritasunari buruzko informazioa:

  •  Batez ere kanpoko jarduera da eta ikuspen onekoa. Lekurik ilunenak elizaren barrualdea eta Ramery jauregia dira.
  • Ibilbidean zehar maketa, material fisikoak eta audioak erabiliko dira.

 


 

  1. Hondarribia, hitzak baino gehiago

Bisitari buruzko informazioa:

  • Jarduera: bisita gidatua
  • Iraupena: 1,5 ordu inguru
  • Irteera puntua: Arma Plaza
  • Amaiera puntua: San Pedro kalea

 Entzumen irisgarritasunari buruzko informazioa: 

  • Orokorrean kanpoaldeko ibilbidea. Azalpenak leku zabaletan eta ikuspen onarekin ematen dira.
  • Bisitaren zatirik ilunena elizaren barrualdea da.
  • Zeinu hizkuntzako interpretea* (aldez aurretik eskatu behar da zerbitzua).

 


 

  1. Hondarribia esperimentatu

Bisitari buruzko informazioa:

  • Jarduera: bisita gidatua eta tailerra
  • Iraupena: 2 ordu inguru
  • Irteera puntua: Benta Zaharra, Mariñel ontzia
  • Amaiera puntua: Arma Plaza

 Irisgarritasun kognitiboari buruzko informazioa: 

  • Ibilbidea orokorrean laua da, hirigune historikora igotzeko igogailua erabiliko da.
  • Hirigune historikoko galtzada harrizkoa da, baina egin behar den ibilbidea laburra da.
  • 25cm-ko koska bat igaro behar da elizara sartzeko.
  • Ibilbidean komun publikoak
  • Bisitarekin batera tailer didaktiko eta dinamiko bat eskaintzen da, ikusitako edukiak joko desberdinen bidez barneratzeko.

 


 

 

TARIFA: 70 € (doakoa Hondarribiko taldeentzat)

*Zeinu hizkuntzako interpretea ez da tarifa honetan sartzen, kostu gehigarria izango da.

GEHIENEKO PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 12

 

   

 

 

Bisita honi buruzko informazioa jaso nahi baduzue, jar zaitezte gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 943 64 46 23 telefonora deituz.