ARGITALPEN DIGITALAK
Argazki albuma. Guadalupeko Gotorlekua
Juan Antonio Sáezek egindako liburu hau ARMA PLAZA Fundazioak argitaratu zuen 2018an. Argitaratugabeko argazkiak Madrilgo Biblioteca del Palacio Real-en aurkitutako dokumentu batetik ateratakoak dira.
Argitaratugabeko argazkiak Madrilgo Biblioteca del Palacio Real-en aurkitutako dokumentu batetik ateratakoak dira. Bertan, egileak, Jaizkibel mendian, Hondarribiko aldean, kokatzen den 1900. urtean inauguratutako Guadalupeko Gotorlekuaren lanak diseinatu eta zuzendu zituen Juan Roca ingeniari militarrak ateratako 38 argazkiz osatutako albuma aurkitu zuen.
Argazkiak Gotorlekua ia amaituta zegoela atera ziren, baina oraindik ez zeuden artlleria piezak kokatuta. Eta badira obrako kanpamentua edo bertan egindako azken lanak erakusten dituzten argazki batzuk.
Liburuak Juan Rocaren albumetik ateratako argazki guztiak erakusten dizkigu, non liburu honen egileak argazki bakoitzaren analisi zehatza egiten duen.
Argazki berri eta harrigarri hauen bidez, Guadalupeko Gotorlekura hurbildu gaitezke, hura diseinatu zuen pertsonaren begiradaren bidez, eta eraikuntza-lana bera amaitzetik oso gertu dagoen uneari dagokio.
Argazki albuma honen aurkezpenerako erakusketa bat eta hitzaldia eta erakusketara bisita antolatu ziren 2019ko Ezagutu zure hiria programaren barruan.
Juan Antonio Sáez , Historian doktorea eta gotorleku garaikideetan aditua da. Deustuko Unibertsitateko irakasela izan da eta bere curriculum zabalean, erakunde ezberdinetan hainbat ikastaro eman eta zuzendu dituela islatzen da, geografia, kartografia, historia eta ingurumenarekin lotutakoak. Zenbait argitalpenen egilea edo egilekidea ere bada eta ikerketa proiektu ezberdinak kudeatu ditu.
2013tik ARMA PLAZA Fundazioaren laguntzailea da, eta Guadalupeko Gotorlekuan bisita gidatu teknikoak egiten ditu. Guadalupeko Gotorlekuan bizirik irauteko hiztegia (Hondarribia) eta Hondarribiko ondarearen inbentarioa argitalpenen egilea ere bada, ARMA PLAZA Fundazioarentzat egindakoak.
- Izenburua: Argazki albuma. Gudalupeko Gotorlekua
- Egilea: Juan Antonio Sáez
- Argitaratzailea: ARMA PLAZA Fundazioa, Hondarribia (Gipuzkoa)
- Urtea: 2018
- Hizkuntzak: Elebiduna euskara eta gaztelania
- Orrialde-kopurua: 100
| DESKARGATU: |
Atal honetan eskuragarri dauden argitalpen birtualak egile-eskubideek babesten dituzte. Haiei dagozkien titularrek eskubide guztiak erreserbatzen dituzte. Material horiek doan deskarga daitezke, betiere erabilera pertsonalerako eta ez komertzialerako badira. Debekatuta dago argitalpenen edozein erreprodukzio, zabalkuntza, komunikazio publiko, eraldaketa edo beste edozein erabilera, osoa edo partziala, egile-eskubideen titularren aldez aurreko eta idatzizko baimenik gabe. Argitalpen hauetara sartzerakoan, aplikagarriak diren egile-eskubideen legeak eta abisu honetan ezarritako baldintzak errespetatzeko konpromisoa hartzen duzu. |