ARGITALPEN DIGITALAK

Liburuak

Itsas motorren burrunba, tentsiopean dauden sokek egindako kirrinka eta olatuek ontziaren eskafandra goxo ukitzean sortzen duten xuxurla etengabea dira, askorentzat, Hondarribiaren bihotzaren soinuak.

2019an, ARMA PLAZA Fundazioak Enrike Lekuona I. Bekaren deialdia egin zuen, Hondarribiko historiarekin, zehazki, ITSASOArekin zerikusia zuten alderdiak aztertzen zituzten ikertzaileentzat.

2019an, ARMA PLAZA Fundazioak Enrike Lekuona I. Bekaren deialdia egin zuen, Hondarribiko historiarekin, zehazki, ITSASOArekin zerikusia zuten alderdiak aztertzen zituzten ikertzaileentzat.

Javier Sagarzazu Garaikoetxea hondarribiarrak, sei hamarkadatan zehar, Txingudiko eta Hondarribia eta Irungo txokoetako paisaien iruditeria bikaina egin du, eta, horri esker, beste era batera esperimentatu, estimatu eta gozatu ahal izan ditugu.

Hatxeroen Eskuadraren lehen apaimenen 200. urteurrena dela eta, ARMA PLAZA Fundazioak 2019ko urrian argitaratu zuen Mikel jauregi hondarribiarrak idatzitako Hondarribiko Hatxeruak liburua.

Petra Labordarekin sukaldean liburua Petrak 1929an argitaratu zuen "la cocina práctica" liburuaren berrargitalpena da, garai hartako elite gastronomiko eta sozialeko sukaldeetan ibilbide profesional aberatsa egin ondoren (Santiagoko kondesa, Infantadoko dukea...

Guadalupeko Gotorlekuan bizirik irauteko hiztegia, Juan Antonio Sáez Historian Doktoreak idatzia, 2017an argitaratu zen, ikerketa eta datu bilketa lan neketsu baten ondoren.

Juan Antonio Sáezek egindako liburu hau ARMA PLAZA Fundazioak argitaratu zuen 2018an. Argitaratugabeko argazkiak Madrilgo Biblioteca del Palacio Real-en aurkitutako dokumentu batetik ateratakoak dira.

Hondarribia, ñabarduren hiria liburua 2017ko abenduan aurkeztu zen ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunean egindako ekitaldian, jende ugariren aurrean.

Margotu Hondarribia liburua Jorge Arranz madrildar marrazkilariaren lana da eta 2017. urtean argitaratua izan zen.

Liburu hau koloreztatzeko koaderno bat baino gehiago da. Gure hiri ederra definitzen duten koloreak zehatz-mehatz aztertuz, Hondarribia ezagutzeko gonbidapena da.

Koldo Ortega hondarribiarran bizi den historialariak idatzitako liburua 2015eko abenduan argitaratu zen, hiru urteko lan neketsuaren ondoren. Liburu honen irakurketak aukera ematen digu Hondarribiko Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Maria parrokia-elizako kanpandorre bikainaren historiara hurbiltzeko, hainbat alderditatik.

Constantino Virto Olascoaga hondarribiarraren Arrantzaleak liburua 2013an argitaratu zuen ARMA PLAZA Fundazioak, Hondarribiko Udalaren eta San Pedro Itsasgizonen Kofradiaren babesarekin.