ARGITALPEN DIGITALAK

Arrantzaleak

Arrantzaleak

Constantino Virto Olascoaga hondarribiarraren Arrantzaleak liburua 2013an argitaratu zuen ARMA PLAZA Fundazioak, Hondarribiko Udalaren eta San Pedro Itsasgizonen Kofradiaren babesarekin.

Constantino Virto Olascoaga hondarribiarraren Arrantzaleak liburua 2013an argitaratu zuen ARMA PLAZA Fundazioak, Hondarribiko Udalaren eta San Pedro Itsasgizonen Kofradiaren babesarekin.

Argitalpen hau guztiz bat dator hiriko ondare materiala zein inmateriala berreskuratzeko ARMA PLAZA Fundazioaren filosofiarekin. Bertan, joan den mendeko 40-50 hamarkadetako baxurako arrantzaren historia aztertzen da, non protagonista nagusia "arrantzale familia" den, Hondarribiko historiarekin hain lotua den hori.

Nagusiki pedagogikoa den liburu honek baxurako arrantzaren alderdi ugari azaltzen dizkigu. Luma-muturraz egindako marrazki ugariz ilustratuta dago, jada desagertuta dauden aparailu eta tresnak ageri dira, bere azalpen-oharrekin errazago ulertu ahal izateko. Ez da soilik arrantzaren jarduerari buruzkoa, azterlanaren elementu nagusiaren ingurukoa ere bada, hau da, arrantzalearen inguruko bizitza sozialaren, etxebizitzaren, osasunaren, irakaskuntzaren eta abarren alderdiak azaltzen dituena.

Constantino Virto Olascoaga bere bizitzako garai batean arrantzalea izan zen, haren aita eta aitonak izan ziren bezala. Bere pasio handienak arkitektura, artea eta historia izan ziren. Autodidakta izan zen, eta bere marrazki zein akuarelen bidez, Hondarribiarekiko zuen pasioa xehetasunez eta zehaztasunez helarazi zigun. Bere zereginetan izugarri perfekzionista, liburu hau argitaratzeak poz handia eman zion, bere lagun handi Patxirekin hainbeste urtetan egin zuen lana amaitzean.

 

  • Izenburua: Arrantzaleak
  • Egilea: Constantino Virto Olascoaga
  • Argitaratzailea: ARMA PLAZA Fundazioa (Hondarribia, Gipuzkoa)
  • Urtea: 1. argitaraldia 2013 /2. argitaraldia 2018
  • Hizkuntzak: elebiduna euskara / gaztelania
  • Orri kopurua:  263
  • Neurriak: 220 mm x 305 mm
  • ISBN:  978-84-616-4650-0 
DESKARGATU:

Descarga ESEUS2

Atal honetan eskuragarri dauden argitalpen birtualak egile-eskubideek babesten dituzte. Haiei dagozkien titularrek eskubide guztiak erreserbatzen dituzte.

Material horiek doan deskarga daitezke, betiere erabilera pertsonalerako eta ez komertzialerako badira. Debekatuta dago argitalpenen edozein erreprodukzio, zabalkuntza, komunikazio publiko, eraldaketa edo beste edozein erabilera, osoa edo partziala, egile-eskubideen titularren aldez aurreko eta idatzizko baimenik gabe.

Argitalpen hauetara sartzerakoan, aplikagarriak diren egile-eskubideen legeak eta abisu honetan ezarritako baldintzak errespetatzeko konpromisoa hartzen duzu.